Pak Ui Chun eta Bruno Rodriguez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoko (KHED) eta Kubako Kanpo Ministroak gaur bildu dira bi herrien arteko erlazioa sendotu eta indartzeko. Rodriguez eta berarekin joan den taldeari eskeinitako ongietorrian, Pakek “bi herrien arteko ohiko erlazioa orain gora doala” adierazi zuen, KCNA berri agentziak zabaldu duenez.
Rodriguezek “herri kubatarra KHEDen ahaleginen eta garaipenen berri” duela jakinarazi zuen. “Herri kubatarrak gogo handiz jarraitzen du KHEDeko herriak AEBen inperialismoa nola zapuzten duen”, gehitu zuen.
Delegazio kubatarra ostegunean hasi zuen bere bisita Piongiangeko hiriari.

Idatzi artikulu bat