Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/10/08 17:53:23.343 GMT+2

Botakagura

Pausoka, kilometroak,

malkoak eta barreak.

Hamaika kolorerekin idatzita esaldi bera.

Euskararen argian, argi daukagu.

Argi da?

EZtakit.

Hainbat lurrean, malkoak litroka,

litroka.

Helburu beraren argitan hainbat botila,

hainbat gazte,

zertarako ?

Ongi dakit,

Pasatuta beti hobeto.

EZ al zioen hala txosnetan eman garrafak?

 

Nork: hankamotz.2007/10/08 17:53:23.343 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/08/30 15:38:54.351 GMT+2

...

-TOk, tok

-Nor da?

-Heriotza

-Agur

Nork: hankamotz.2007/08/30 15:38:54.351 GMT+2
Etiketak: heriotza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/08/30 15:10:37.628 GMT+2

Dakit?

    Badakit. Badakit ezer ez naizela munduaren handitasunean. Badakit nire hitzek baliorik ez dutela dena esanda dagoen garaiotan. Badakit alferrik dela zoriontasunaren bila ibiltzea tomateak ere estresatuak dauden garaiotan (teleberri dixit).

    Badakit nire gorputza ez dela perfektua, nire aurpegia ederra, nire arima garbia. Badakit nire ametsak amets direla . Badakit nire irriak malko bihurtuko direla bihar.

     Hori guztia dakit, eta ez dakit ezer.

Nork: hankamotz.2007/08/30 15:10:37.628 GMT+2
Etiketak: badakit ezdakit | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/08/20 12:59:34.694 GMT+2

Amets

    Bart pentsatzen egon naiz, bizi dugun (garen) munduaren inguruan pentsatuz. Eta momentu batez ideiek aske bihurtu naute, libre , kateak askatu eta hegan egin ditut hodeiertzeraino. Bart pentsatzen egon naiz, eta konturatu naiz gehiegi pentsatzeak ez gaituela zoriontsu egiten.

    Pentsatu dut lotuta bizi garela, egunero soka berari lotuta, txakurrak katean bezala. Pentsatu dut inor ez dela libre , inor ez dela burujabe, inor ez dela besteengandik desberdin. Beti bide berean goazela, jaiotzen garenetik hil arte, inguruko itsasoetan murgildu ezinean. Desira faltsuak ditugula, amets plastifikatuak, zoriontasun irrealak.

    Pentsatu dut amets egin nezakeela. Amets benetako zorionatsunarekin, benetako askatasunarekin. Eta libre sentitu naiz, kateak puskatuta , betiko bidea ahaztuta.

    GAuez, ordu batetik aurrera , erraza izaten baita esna zaudela amets egitea .

Nork: hankamotz.2007/08/20 12:59:34.694 GMT+2
Etiketak: egiak gezurrak ametsak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/08/19 22:23:34.676 GMT+2

eSnAtU

ZU, BEGIRA ARI ZAREN HORI,

EZ GALDETU ZERGATIK,

BADAKIZU ONGI.

 

Ez geratu geldirik, zure beharra dugu.

Denon beharra dugu.

Aurrea hartzeko atzetik irten beharra dago,

eta guk ongi dakigu zer den hori.

 

ESNATU.

ERAKUTSI MUNDUARI ZAREN HORI.

ZER ZAREN? HORI NEHORK EZ DAKI,

SOILIK, BATZUEK HOBEKI DISIMULATZEN IKASI DUTE.

Nork: hankamotz.2007/08/19 22:23:34.676 GMT+2
Etiketak: esnatu paranoiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/08/19 17:18:30.958 GMT+2

Gaur atzo bezala

Gaur ere zure ametsetan murgildu naiz,

zure izarapean bidaitu dut,

azken afariko alkohol eta tabako usainak arnastuz,

zure usainak ahaztu arte.

 

Eta gaur ere bakarrik esnatu naiz,

nere izarapean galduta, noraezean,

zure usainak oroitu nahian,

betiko ahaztu baino lehen.

Nork: hankamotz.2007/08/19 17:18:30.958 GMT+2
Etiketak: maitasun_ezina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)