Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/12 11:56:59.950 GMT+2

4C

Hemen idatzi ahal izateko aholkuak jaso gabe oporrak hartu zenituzten. Espero dut, batak besteari esanaz, aukera izango duzuela zuen berriak idazteko. Ea horrela den!

Nork: teresa.2008/07/12 11:56:59.950 GMT+2
Etiketak: gora fermin san | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/12 11:56:59.950 GMT+2

4B

Nahiz eta azken egunak elkarrekin ez pasa, zuen berri jakitea gustatuko litzaidake. Hemen itxaroten zaituztet! Animatu zaitezte! Elkarrekin hitz egiteko aukera paregabea dugu eta!

Nork: mirentxu.2008/07/12 11:56:59.950 GMT+2
Etiketak: festak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/07/12 11:31:33.960 GMT+2

4.Ako neska-mutilak

Iepa neska-mutilak!

Zer moduz doaz oporrak? Badakit zuetako batzuk saiatu zaretela blog honetan idazten eta ezin izan duzuela. Orain bai, konta ezazue oporretan egiten ari zaretena, zuen asmoak eta nahi izanez gero, eta ona bada, txiste edota ipuin bat. Anima zaitezte!

Nork: Jone.2008/07/12 11:31:33.960 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2007/05/24 15:55:24.104 GMT+2

3Bko neska-mutilak


Lehenik eta behin goian eta ezkerrean duzuen testua irakurtzera gonbidatzen zaituztet. Oporrak jolasteko eta deskantsatzeko direla badakigu. Horrek ez du esan nahi ezer egin gabe egon behar dugunik, ezta ere bidaiatzen ibili behar dugunik ere. Gure herrietan zein ongi pasatzen dugun!

Hirugarren mailako ikasleek txoko bat izango dugu gure gauzak kontatzeko eta elkarren berri izateko, bakoitzak bere gelan idatziko du, baina guztienak irakur ahal izango ditu. Aurrera ba!


Nork: Mari Jose.2007/05/24 15:55:24.104 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/05/24 15:53:36.043 GMT+2

3Ako neska-mutilak

Kaixo 3A:

Orri hauek, oporretan zer egiten ari garen idazteko lekua eskaintzen digute. Baina ez hori bakarrik, ipuinak eta txisteak idatzi, zalantzaren bat galdetu, aholkuak eman, zorionak bidali... eta beste hainbat gauza egin daitezke hemendik. Hori bai! Errespetuz jokatuko dugu eta euskara ahalik eta txukunena erabiliko dugu. Ea nor den lehenengoa!

Nork: Maite.2007/05/24 15:53:36.043 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (28) | Errenferentziak: (0)

2007/05/21 22:16:24.726 GMT+2

3Cko neska-mutilak

Nik izan beharko dut lehenengo. Ea animatzen zareten noizean behin hemen idaztera. Idatzi aurretik zertxobait pentsatu, zer eta nola esan behar duzuen, ahal eta txukunen geratu dadin. Akats txiki batzuk onartzen dira, nola ez!

Aio eta oporrak ongi pasa.


Nork: Anjel.2007/05/21 22:16:24.726 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (52) | Errenferentziak: (0)