Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/19 15:23:41.405 GMT+2

Rodrigo Rosenberg-en hilketa

Askok ikusia izango duzue Rodrigo Rosenberg-ek eginiko bideoa, non bere hilketaren errudunen izenak aipatzen dituen. Bideoa grabatua utzi zuen hil egingo zutela jakitean, eta hiltzean argitara irteteko. Bideo horretan Guatemalako presidentea, bere emaztea eta lehenengoaren idazkariak erail zutela esaten du.

Honen ondoren, Jean Fernando Anleu guatemaltarrak Twitter-en mezu bat jarri zuen, hilketa hau salatzeko. Hau da Anleuk jarritako mezua: “Primera acción real sacar el pisto (dinero) de Banrural, quebrar al banco de los corruptos” . Mezu honen ondorioz Anleu kartzelaratua izan zen.

Anleuri gertatutakoaren ondoren, Latinoamerikako, Espainiako eta beste hainbat herrialdeetako jende asko Anleu-ren alde jarri da eta hau kartzelatik ateratzeko behar den guztia egiteko alde daude, fidantza ordain dezan dirua bidaltzea adibidez. Jendeak jakitera eman duen bezala, ez zaielako normala iruditzen Aleu kartzelan egotea,pentsatzen zuena esateagatik,  eta Guatemalako presidente den Álvaro Colom hilketa bat gainean edukita libre ibiltzea.
Argi ikus genezake kasu honetan ere, adierazpen askatasunik ez dagoela eta pentsatzen duzuna esateagatik kartzelaratua izan zaitezkeela, baina kargua altu bat izanda eta hilketa bat gauzatzen baduzu ez zaizula ezer pasatuko.

Nahiz eta Aleu jadanik libre egon ezin dezakegu ahaztu kartzelaratua izan zela, Guatemalako presidentea, bere emaztea eta lehenengoaren idazkaria  ez bezala.

Normala al da interneten zerbait idazteagatik kartzelara eramatea? Eta hiltzaile izan baina presidente izateagatik libre egotea?

Nork: maitane1.2009/05/19 15:23:41.405 GMT+2
Etiketak: guatemala colom hilketa rosenberg jeanfer | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/11 23:49:57.825 GMT+2

Tagzania

Baina zer da Tagzania? Hori da pentsatu nuen lehenengo gauza hitz hau entzuterakoan. Hasiera baten Tanzania herrian pentsatu nuen.

Tagzania hau mapa bat eskaintzen dizun web orri bat dela esan daiteke eta bertan kontua egin dudanez, aprobetxatu egingo dut blogean nire herriaren mapa jartzeko.
Eta badakizue, egunen batean mapa baten beharra baduzue hor izango duzue Tagzania-ren web orria.




Nire etxea

Nork: maitane1.2009/05/11 23:49:57.825 GMT+2
Etiketak: mapa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/11 23:27:13.606 GMT+2

zuzeu.com

Hasier Etxebarria eta Mikel Lasaren bisita izan genuen aurreko klase baten. Bertan zuzeu.com web orriaren inguruen hitz egin ziguten, bertan aurkitu genitzaken berriztapenak eta abarrei buruz aritu ziren.

Zuzeu.com web gunean aurkitu genezaken informazio guztia euskarazkoa da, ondorioz jendearentzat oso interesgarria izan daitekeela uste dut, oso zaila baita guztiz euskarazkoak diren web orriak aurkitzea. Euskarazko informazio aurki genezake, artikuluak, albisteak… eta bertako gauzak irakurtzen dituen jendeak izena eman eta bere iritzia eman dezake artikulu ezberdinei buruz.

Gainera kanpoko jendeak ere artikulu, albiste, eta abar idatz ditzake beste jende batzuk horren berri izan dezaten. Eta hainbat errezeta begiratu.

Ondorioz, euskarazko web orri bat nahi baduzu non gertatzen ari den guztiaren berri ematen dizueten eta horren inguruko iritziak eman nahi badituzu edo afari espezial baterako errezeta bat nahi izan ezkero,  hau da zuk behar duzun web orria. Animatu eta sar zaitez zuzeu.com-en.

Nork: maitane1.2009/05/11 23:27:13.606 GMT+2
Etiketak: zuzeu euskera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 15:22:05.330 GMT+2

Argia

Iluntasun guztiaren erdian beti dago argiren bat bide egokitik gidatzeko jejejejeje.


Gaueko argia

Nork: maitane1.2009/05/05 15:22:05.330 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/28 22:32:07.160 GMT+2

Iban Arantzabalen bisita!!!!!!!!!!!!!!!

Gaurko honetan Iban Arantzabal izan dugu klasean hitzaldi bat ematen. Iban Goiena telebistako zuzendaria da eta orokorrean esanda, kazetari multimediari buruz hitz egin digu.

Goiena telebistako kazetariek denetarik egiten dakitela esan digu Ibanek, edozein gauza egiteko gai izan behar direla, hau da, kamera bat erabiltzeko gai, paperean argitaratzeko artikulu bat idazteko gai, kameraren aurrean jartzeko gai, interneten idazteko gai, eta abarretarako gai izan behar direla dio. Horretarako moldatzen dituzte bertako langileak.

Horretaz aparte aipatu egin du ere, gaurko kazetari bat aukeratzerakoan berarekin lan egiteko, curriculum egoki bat edukitzetik aparte garrantzi handia duela blog pertsonal bat edukitzea,hau irakurtzerakoan jakin dezakezulako pertsona horrek kazetari izateko balio duen edo ez. Blog-a idazten duen pertsona sortzaile bilakatzen baita hau bat idazten duenean.

Kazetari multimediara bueltatuz esan beharra dago era guztietako iritziak daudela gaur egun, baina Iban eta bere taldeak argi dauka kazetaritza mota hau oraina dela eta etorkizunean oso oso garrantzitsua izango dela.

Nork: maitane1.2009/04/28 22:32:07.160 GMT+2
Etiketak: kazetari blogak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:45:45.404 GMT+2

TUENTI

Gaur egungo gazte gehienek duten sare soziala da tuenti. Nik 2008ko irailean egin nuen kontua. Hainbat lagunek bertan kontua sortzeko gonbidapena bidali zidaten eta ondorioz tuentia egin nuen.
20081119155755-tuenti
Hasiera batean fotolog-aren parean jartzen nuen, argazkien kontua dela eta, baina egia esan beste hainbat gauza egiteko ere erabili daiteke: lagunekin hitz egiteko, beste herriren bateko lagunen baten argazkiak ikusteko, gelako guztiek edo udan egindako lagunekin afari bat prestatu eta gonbidapen bezala jarduera bat antolatzeko, gustuko dituzun bideak jartzeko …
Gainera ez zara messenger-ean bezala konektatua egon behar norbaitekin hitz egiteko. Idatzi nahi duzuna bertan jarri eta beste pertsona hori bere tuenti-an sartzerakoan erantzuna bidaltzen dizu.

Askotan entzun izan dugu mundu guztiaren esku dagoela bertan jartzen dituzun elementuak, baina normalean zure lagunak izaten dira zure argazkiak ikusten dituztenak,  izan daiteke beste norbaitek ere ikustea, baina normalean zure lagunen lagunak izaten dira. Zuk onartzen duzu edo ez, nor sartzen duzun zure lagunen multzoan, ondorioz zure esku gelditzen da nork ikusi dezakeen edo nork ez zure tuenti-a.
Nik pertsonalki ez diot arrisku askorik ikusten, baina toki guztietan bezala zur ibili behar zara, hala ere  tuenti-a oraindik sortu ez duzuenoi konbidatzen dizuet kontua sortzea, benetan berezi du eta.

Beste bat arte!!!!!!!!!!!


Nork: maitane1.2009/04/21 15:45:45.404 GMT+2
Etiketak: tuenti | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/04/04 15:12:17.362 GMT+2

LEON

Gaurko honetan power point batekin nator. Bertan Leon hiriko hainbat argazki bildu ditut, nik ateratakoak.
Leonen pasatzen ditut oporrak, bertan familia dudalako. Ondorioz, hiri honi buruzko power pointa egin dut, baina era umoretsu batean.

Ez ditu gauza asko baina espero dut zuen gustokoa izatea.

Hurrengo arte!!!!!!!!!!

Nork: maitane1.2009/04/04 15:12:17.362 GMT+2
Etiketak: powerpoint leon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 23:10:22.333 GMT+1

Del.icio.us

Web 2.0 ikasgaiarekin hasi ginenetik hainbat eta hainbat kontu ezberdin sortu ditugu interneteko toki ezberdinetan.

Oraingo honetan Delicious kontua egin dugu. Hasiera batean ez nuen ulertzen zertarako balioko zigun kontu honek, oraindik ere ez diot lotura handirik ikusten klaseekin, baina bai eguneroko bizitzan edo gertatzen diren gauzen edo gustuko ditugun gaiei buruzko informazioa ikusteko.

Deliciouseko kontuan interneten aurkitu ditzakezun eta gogoko dituzun artikulu ezberdinak gorde ditzakezu, karpeta bat egin eta bertan gorde beharrean. Esan daiteke Delicious loturekin edo funtzionatzen duela. Gure lagunekin ere konpartitu genezake artikuluren bat edo nahi ditugun artikulu guztiak.

Deliciousek etiketen bidez funtzionatzen du, hau da, artikuluren bat gordetzen duzunean artikulu horri etiketaren bat jartzen diozu, edo nahi beste etiketa, adibidez, Athletic-eko artikulu bat baldin bada, etiketa bezala ondorengo hitzak erabil ditzakezu: kirola, futbola, athletic. Horrela informazio honen bila dabilen norbaiti etiketa horietako bat jartzea bezain sinplea egingo zaio behar duen informazioa aurkitzea.

Animatu eta sortu Delicious kontua.

Hurrengo arte !!!!!!!!!!!!

Nork: maitane1.2009/03/25 23:10:22.333 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/19 16:59:03.340 GMT+1

Hau da hau taldea

Mando Diao taldearen Dance With Somebody abestia da.Ez da asko talde hau entzuten dudala, baina abesti hau entzuterakoan asko gustatu zitzaidan, ondorioz taldeari buruzko informazio bila hasi nintzen.
Gaurkoan abesti honen bideoa jarriko dut, guztiok entzun dezazuen. Badago beste abesti bat ere asko gustatzen zaidana, baina ezin izan dut hemen txertatu, God Knows abestia da. Entzun nahi izanez gero You Tuben bertan duzue.

Esan baita ere hurrengo hileko 5ean, Apirilaren 5en, Bilboko Kafe Antzokian egongo direla. Gustuko baduzuen badakizue zer egin.

Denok Bilboko Kafe Antzokira!!!!!

Nork: maitane1.2009/03/19 16:59:03.340 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/17 22:40:49.750 GMT+1

TEKNOLOGIA BERRIEN ARRISKUA

Teknologia berriek asko laguntzen digute gure eguneroko egin beharretan, baina oraindik ez gara konturatu batzuetan eduki ditzaketen arriskuez.

Seguruenik denok entzun duzue Durangoko neskaren istorioa. Mugikorrean bideo batzuk grabatu zituen, zoritzarrez  mugikorra galdu eta mundu guztiaren eskuetara heldu ziren.

Hasiera batean ez duzu arazoaren benetako larritasuna ikusten, baina ondorioz eman diren gertaerek  mugikorrek edo teknologia berriek orokorrean duten arriskuaz pentsatzera eraman gaituzte.Baina nortzuk dira  Durangon gertatutakoaren errudunak? Mugikorra aurkitu eta bideoa zabaldu dutenak? Neska bera?

Argi dago bideo zabaldu dutenak direla errudunak, baina neskaren arduragabetasuna ere aipatzekoa da, bideo horiek mugikorrean grabatu izanagatik, jakinda mugikor bat galtzea oso erraza dela.Horrekin ez dut esan nahi neska erruduna denik, lehen esan bezala bideoa zabaldu dutenak direlako errudunak, mugikor bat aurkitzean bertan dagoena begiratzea jende gehienak egiten du, baina argazki edo bideoak jendeari bidaltzea ez da oso normala.

Eta zuek? Zer egingo zenuten mugikor bat aurkitu eta bideo hauek eskuetan edukiko bazenituzte? Normala eta egokia iruditzen zaizue mutil hauen jokaera?

Erantzunen zain
Beste bat arte!!!!!!!!!!!!

Nork: maitane1.2009/03/17 22:40:49.750 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)