
Hasiera batean fotolog-aren parean jartzen nuen, argazkien kontua dela eta, baina egia esan beste hainbat gauza egiteko ere erabili daiteke: lagunekin hitz egiteko, beste herriren bateko lagunen baten argazkiak ikusteko, gelako guztiek edo udan egindako lagunekin afari bat prestatu eta gonbidapen bezala jarduera bat antolatzeko, gustuko dituzun bideak jartzeko …
Gainera ez zara messenger-ean bezala konektatua egon behar norbaitekin hitz egiteko. Idatzi nahi duzuna bertan jarri eta beste pertsona hori bere tuenti-an sartzerakoan erantzuna bidaltzen dizu.
Askotan entzun izan dugu mundu guztiaren esku dagoela bertan jartzen dituzun elementuak, baina normalean zure lagunak izaten dira zure argazkiak ikusten dituztenak, izan daiteke beste norbaitek ere ikustea, baina normalean zure lagunen lagunak izaten dira. Zuk onartzen duzu edo ez, nor sartzen duzun zure lagunen multzoan, ondorioz zure esku gelditzen da nork ikusi dezakeen edo nork ez zure tuenti-a.
Nik pertsonalki ez diot arrisku askorik ikusten, baina toki guztietan bezala zur ibili behar zara, hala ere tuenti-a oraindik sortu ez duzuenoi konbidatzen dizuet kontua sortzea, benetan berezi du eta.
Beste bat arte!!!!!!!!!!!
Erantzunak
Nork: diana.2010/06/03 19:50:04.015 GMT+2