Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/01 20:34:16.975 GMT+2

Bost urte enpresan

Gaur arte konturatu gabea nintzen egia esan, baina aurreko astean, ekainaren 24ean, gaur egun lana egiten dudan enpresan 5 urte bete nituen.
Kasualitatez hasi nintzen bertan, lanik gabe nenbilen eta diru pixkat irabazteko banatzaile lanetan hasi nintzen. Hortik aurrera gauzak azkar joan ziren, 3 hilabete banatzaile moduan, 18 hilabete banatzaile talde bat koordinatzen, eta azken hiru urteak enpresako gerente bezala.
Ordutik ikasi besterik ez dut egin, beharko!
Gaur egun 120 pertsonak egiten dugu lan Etxeraino banaketa enpresan, Berria, Hitza, Noticias de Gipuzkoa eta beste gauza mordoa banatzen.
Hemendik aurrera berriz gauza piloa ikasi eta egin beharko dugu, aldatu ere, garaiak eta egoerak behartuko gaitu eta.

Nork: Beni K.2008/07/01 20:34:16.975 GMT+2
Etiketak: bost ekt lana etxeraino | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/15 15:26:56.104 GMT+2

Anoetan azken txanpa


Argazkia: vecinodelquinto!

Alea jacta est. Bihar erreala primeran izanen da edo desagertzeko bidean. Nik kamixeta txuri-urdina jantzi dut eta banoa Anoetara!
Aupa erreala! Beti, beti maite, maite maitea...

Nork: Beni K.2008/06/15 15:26:56.104 GMT+2
Etiketak: real_sociedad erreala anoeta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/14 20:26:00.284 GMT+2

Radiohead eta aparailu zaharkituak: Bideoa

Sarean bideo honekin egin nuen topo atzo. Radiohead oso gustoko dut, eta bideo honetan azken diskoko. Nude abestiaren bertsio oso berezi eta frikia ikusi daiteke. Benetan ona!


Big Ideas (don't get any) from James Houston on Vimeo.

Nork: Beni K.2008/06/14 20:26:00.284 GMT+2
Etiketak: bideoa radiohead friki | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/05/26 13:04:20.894 GMT+2

Turkia eta Kurdistango argazkiak

Kostata ( a ze pelma!) baina azkenean 2007ko maiatzan Anatolia zeharkatuz Turkia eta Kurdistanen egin genuen bidaiko argazkiak jarri ditut flickr-en, Turkia2007 izeneko 'set' mardula osatuz.

Bidaia benetan polita eta interesgarria izan zen, guk antolatua eta asko inprobisatuz egina. Argazkietan han ikusi genuen aniztasuna nabari dela uste dut, beraz denbora eta gogoa duenak hemen ikusi dezake argazki multzoa. Edozein galdera edo komentario egin daiteke argazkietan gainera!

Tagzanian egin genuen bidaiaren ibilbidea.

 

Nork: Beni K.2008/05/26 13:04:20.894 GMT+2
Etiketak: turkia2007 kurdistan flickr turkia bidaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/05 14:30:45.992 GMT+2

Argentinatik bueltan

Bueno, bueno...Laister aste bat egingo du Argentinatik bueltatu garela. Egia esan bidaia zoragarria izan da, eta gustora bueltatuko nitzake hara oraintxe bertan.

Datozen egunotan gutxi erabiltzen dudan blog hau erabiliko dut bertan egindako ibilbideak, ikusitakoak eta sentitutakoak esplikatzeko.

Bidaia honetan besteetan baina gehiago erabili dut internet, gauza askotarako, lekuak bilatzeko, informatzeko, komunikatzeko...eta ordainetan datozen astetan bertan jasotako informazioa interneten jartzen joango naiz, gauza guztientzat argentina2008 taga erabiliko dudalarik.

Bitartean bideo hau pixkat entretenitzeko:

 

Nork: Beni K.2008/05/05 14:30:45.992 GMT+2
Etiketak: bidaiak argentina argentina2008 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/03 13:29:31.087 GMT+1

Golden Brown

The indezents blogean entzun nuenetik ezin dut kanta hau burutik kendu.

KONTUZ! Bideoaren play-ari eman aurretik kontuan izan heroinaren antzeko efektuak sortzen dituela.

 

Kantaren izena Golden Brown da, The Stranglers taldearena.

 

Nork: Beni K.2008/03/03 13:29:31.087 GMT+1
Etiketak: brown golden youtube musika stranglers heroina | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/02/19 23:39:28.081 GMT+1

Egunkaria Libre!













Nork: Beni K.2008/02/19 23:39:28.081 GMT+1
Etiketak: egunkarialibre berria egunkaria free libre | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/19 21:26:27.874 GMT+1

Eskerrik asko Fidel!



Eskerrik asko Fidel mundu honetan ezberdin pentsatzea eta bizitzea posible dela erakusteagatik.

Fidelen despedida mezua

Hasta la victoria siempre!

Gora Fidel!

Nork: Beni K.2008/02/19 21:26:27.874 GMT+1
Etiketak: revolucion fidel rebelion cuba gorafidel iraultza kuba | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/18 20:03:52.070 GMT+1

Zubitako iñotik 2008



Aurreko urtean ezin izan nuen Zubietako Ihauterietara joan (Zubitako Iñotik), baina aurten bai, eta ederki gozatu dut. Horren erakusgarri Flickr-eko kontuan jarri ditudan argazkiak eta Youtube eta Euskaltubera igotzen hasi naizen bideoak.

Espektakulua kalean egoten da astelehenean Iturenen eta asteartean Zubietan, baina festa larunbatean hasi eta asteazkenera bitarte egiten diren puska biltze, gosari, bazkari, afari eta parrandan.

Entzuna dudanez Zubietan oraindik sobrak bukatu ezinik dabiltza...

Nork: Beni K.2008/02/18 20:03:52.070 GMT+1
Etiketak: malerreka carnival zubieta ihauteriak basque nafarroa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/26 18:23:04.678 GMT+1

Ni ere Software Librearen alde

Nik ere Teketenek habiatu zuen kanpainarekin bat egiten dut.
Bai software libreari!
Egia esan duela oso gutxi hasi naiz software librearekin interesatzen, baina ahal dudan neurrian, pausoz pauso ikasten ari naiz. Lanean ere gerra txiki bat hasi dut software librearen alde.
Eskerrak Mikelen blogean erakusten den botoia nola jarri, zeren bestela ezingo nuen...oraindik limitazio galantak ditut informatika kontuetan.

Nork: Beni K.2008/01/26 18:23:04.678 GMT+1
Etiketak: baisl | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)