2008/10/21 20:35:35.366 GMT+2
Bloglines utzi eta Google Reader-era noa
Post hau irakurtzen duen norbaitek erabiltzen du? Erabaki egokia da?
Nork: Beni K.2008/10/21 20:35:35.366 GMT+2
Etiketak:
rss
google
bloglines
aldaketa
reader
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/12 19:36:30.305 GMT+2
Gora Realsozialismoa!
Irudia: Realsocialismo!
2008-2009 denboraldian kamixeta honekin joango naiz Anoetara. Norbait gehiago?
Hemen erosi daiteke
Nork: Beni K.2008/08/12 19:36:30.305 GMT+2
Etiketak:
realsocialismo
erreala
realsociedad
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/15 21:59:09.269 GMT+2
Polizia Teo gozotegian gosaltzen
Argazkia: Oarsoaldeko Hitza
4 hilabete betetzeko hiru egun falta nituen argazkia atera zuten egunean, 1978ko uztailaren 13an, beraz garai hori ez nuen zuzenean bizitu, baina gero istorio mordoa entzun izan dut, eta argazki horrek beti atentzioa deitu dit. Aurreko astean 30 urte beteko zirela jakinik argazkiaren bila ibili nintzen interneten, baina ez nuen ezer aurkitu. Gero igandean Oarsoaldeko Hitzan artikulu honetan ikusi nuen berriz.
Teo dendako pastel haiek
Datozen egunetan egun haien inguruko informazioa biltzen segiko dut. Norbaitek argazki edo testu "askeak" baditu, eskertuko nituzke...
Nork: Beni K.2008/07/15 21:59:09.269 GMT+2
Etiketak:
polizia
teo
errenteria
gozotegia
1978
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/01 20:34:16.975 GMT+2
Bost urte enpresan
Kasualitatez hasi nintzen bertan, lanik gabe nenbilen eta diru pixkat irabazteko banatzaile lanetan hasi nintzen. Hortik aurrera gauzak azkar joan ziren, 3 hilabete banatzaile moduan, 18 hilabete banatzaile talde bat koordinatzen, eta azken hiru urteak enpresako gerente bezala.
Ordutik ikasi besterik ez dut egin, beharko!
Gaur egun 120 pertsonak egiten dugu lan Etxeraino banaketa enpresan, Berria, Hitza, Noticias de Gipuzkoa eta beste gauza mordoa banatzen.
Hemendik aurrera berriz gauza piloa ikasi eta egin beharko dugu, aldatu ere, garaiak eta egoerak behartuko gaitu eta.
Nork: Beni K.2008/07/01 20:34:16.975 GMT+2
Etiketak:
bost
ekt
lana
etxeraino
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/15 15:26:56.104 GMT+2
Anoetan azken txanpa

Argazkia: vecinodelquinto!
Alea jacta est. Bihar erreala primeran izanen da edo desagertzeko bidean. Nik kamixeta txuri-urdina jantzi dut eta banoa Anoetara!
Aupa erreala! Beti, beti maite, maite maitea...
Nork: Beni K.2008/06/15 15:26:56.104 GMT+2
Etiketak:
real_sociedad
erreala
anoeta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/14 20:26:00.284 GMT+2
Radiohead eta aparailu zaharkituak: Bideoa
Nork: Beni K.2008/06/14 20:26:00.284 GMT+2
Etiketak:
bideoa
radiohead
friki
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/26 13:04:20.894 GMT+2
Turkia eta Kurdistango argazkiak
Kostata ( a ze pelma!) baina azkenean 2007ko maiatzan Anatolia zeharkatuz Turkia eta Kurdistanen egin genuen bidaiko argazkiak jarri ditut flickr-en, Turkia2007 izeneko 'set' mardula osatuz.

Bidaia benetan polita eta interesgarria izan zen, guk antolatua eta asko inprobisatuz egina. Argazkietan han ikusi genuen aniztasuna nabari dela uste dut, beraz denbora eta gogoa duenak hemen ikusi dezake argazki multzoa. Edozein galdera edo komentario egin daiteke argazkietan gainera!
Tagzanian egin genuen bidaiaren ibilbidea.
Nork: Beni K.2008/05/26 13:04:20.894 GMT+2
Etiketak:
turkia2007
kurdistan
flickr
turkia
bidaia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/05 14:30:45.992 GMT+2
Argentinatik bueltan
Bueno, bueno...Laister aste bat egingo du Argentinatik bueltatu garela. Egia esan bidaia zoragarria izan da, eta gustora bueltatuko nitzake hara oraintxe bertan.
Datozen egunotan gutxi erabiltzen dudan blog hau erabiliko dut bertan egindako ibilbideak, ikusitakoak eta sentitutakoak esplikatzeko.
Bidaia honetan besteetan baina gehiago erabili dut internet, gauza askotarako, lekuak bilatzeko, informatzeko, komunikatzeko...eta ordainetan datozen astetan bertan jasotako informazioa interneten jartzen joango naiz, gauza guztientzat argentina2008 taga erabiliko dudalarik.
Bitartean bideo hau pixkat entretenitzeko:
Nork: Beni K.2008/05/05 14:30:45.992 GMT+2
Etiketak:
bidaiak
argentina
argentina2008
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/03 13:29:31.087 GMT+1
Golden Brown
The indezents blogean entzun nuenetik ezin dut kanta hau burutik kendu.
KONTUZ! Bideoaren play-ari eman aurretik kontuan izan heroinaren antzeko efektuak sortzen dituela.
Kantaren izena Golden Brown da, The Stranglers taldearena.
Nork: Beni K.2008/03/03 13:29:31.087 GMT+1
Etiketak:
brown
golden
youtube
musika
stranglers
heroina
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/19 23:39:28.081 GMT+1
Egunkaria Libre!

Nork: Beni K.2008/02/19 23:39:28.081 GMT+1
Etiketak:
egunkarialibre
berria
egunkaria
free
libre
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
albiste bilatzailea