Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/19 10:26:59.196 GMT+2

Elkarrizketa Markel Txasko

Aitor: Kaixo Markel, zer moduz zaude?

Markel: Ondo, eta horrela jarraitzea espero dut.

Aitor: Kurtso bukaerara hurbiltzen gaude. Eta ikasle batzuen usteak biltzeari ekin diogu. Zer moduz joan zaizu kurtsoa orain arte?

Ondo, ondo. Arazo batzuk egon dira, baina garrantzi handirik gabe.

Kurtso honetan aldaketa handiak somatu al dituzu?

Egia da gauza batzuk zailagoak direla, baina gehien batean beti bezala jarraitu dut, aldaketa hadirik nabaritu gabe.

Eta kurtso amaierarako zailtasunak espero dituzu?

Denok bezala espero ditut zailtasunak azken aste gogor honetan, baina uste dut esfortzuarekin eta ikastearekin arazoak gaindituko ditudala.

Beno, zorte on!

Aio!

Nork: Markel eta Aitor.2009/05/19 10:26:59.196 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 10:19:04.989 GMT+2

Fernando Alonso eta bere garapenak

En cuanto a tus posibilidades, eres optimista. ¿Qué Alonso veremos?
Sigo con la misma ilusión que cuando empecé y que he mantenido estos dos últimos años, ya que, pese a que no he podido conseguir el título, también han sido positivos, porque he podido aprender muchas cosas. En McLaren luché hasta la última carrera por el título, mientras que el año pasado no pude, pero resurgimos al final, después de una dura temporada. Ahora trabajo para que este año sí sea posible estar ahí también hasta la última carrera.

En esta pretemporada se te ha visto ilusionado…
Quizá por las ganas que tengo de que empiece la temporada. Han cambiado muchísimas cosas, con nuevas reglas y con bastantes novedades que deben hacer más emocionante la temporada.

Sin embargo, siempre te has caracterizado por ser bastante pesimista por naturaleza, incluso negativo…
Soy realista, como siempre, solo que este año se ha desprendido externamente una corriente demasiado optimista. La competición es extremadamente difícil, es un principio que no hay que olvidar nunca.

¿El aficionado tiene razones para ser optimista? ¿Volveremos a verte ganando carreras, luchando por el título y por el campeonato?
Siempre he sido optimista sobre las prestaciones del R29, pero sé que en las últimas semanas ha habido un exagerado derroche de optimismo por parte de todo el mundo, así que creo que debo ser el encargado de poner el freno a la euforia. Aquí pasamos de un lado a otro, no hay término medio. En Portimao fuimos mal y cuando cancelamos unos tests en Barcelona, para probar en Jerez a última hora, se entendió como una alarma, que había que cambiar el coche, que estábamos inmersos en una crisis total… Posteriormente, cuando fuimos primeros en una clasificación, se hablaba ya de ganar el Mundial. Ni una cosa ni la otra, sino que poco a poco y con trabajo sí podremos estar cerca, pero entendiendo que en la F1 doblar al segundo es una premisa que no existe.

En 2008, a una semana de empezar el Mundial, te autodescartabas de la lucha. ¿Han cambiado las cosas? ¿Qué apuestas haces?
Este año es más difícil apostar, porque seguramente es más fácil equivocarse, pero soy mucho más optimista que el año pasado, sin duda alguna. La pretemporada de 2008 fue bastante desastrosa, íbamos bastante lentos y ya se veía venir que íbamos a empezar el año de mala manera. Este año, sin embargo, hemos hecho una buena pretemporada. Es cierto que nuestros rivales han mejorado mucho en los últimos entrenamientos y no sabemos muy bien dónde estamos, pero creo que no podemos estar muy lejos de los primeros.

¿Dónde está la clave?
El coche responde bien a los cambios y hay que seguir trabajando para evolucionar el monoplaza día a día, introduciendo piezas nuevas en cada Gran Premio para intentar estar peleando siempre en las primeras posiciones.

Definitivamente, ¿el R29 es mejor coche que el R28?
El año pasado, al principio no era optimista, y después de las dos o tres primeras carreras pensé que iba a ser un año para ir a los circuitos de vacaciones, aprovechando para conocer las ciudades. Sin embargo, gracias al gran trabajo del equipo, al final conseguimos muy buenos resultados. Por lo tanto, esta temporada el punto de partida es mucho mejor. No estamos a 1 segundo y medio de los primeros, sino a pocas décimas, y si el ritmo de evolución es tan bueno como el que tuvimos entonces, tienes más esperanzas.

¿Ayuda para que puedas tener esas mejores sensaciones el hecho de que Renault haya sido el único equipo que ha podido "descongelar" el motor?
Al final de la pasada temporada el coche ya no iba mal, pero nos faltaba motor. Este año tenemos un motor mejorado, y eso también nos ha ayudado a ir rápido, porque ahora podemos competir en igualdad de condiciones.

Se han generado muchas expectativas de cara a este GP de Australia…
Australia acapara mucha atención, porque es el punto de partida y será una carrera emocionante. Después de la pretemporada, todos tenemos ganas de que empiece, pero yo miro más el campeonato en su globalidad, y no a una carrera. El Mundial es muy largo, y nos desplazamos a Australia con la intención de ver dónde estamos realmente con respecto a la competencia. Será la primera vez que podamos compararnos con nuestros rivales.

¿Quiénes estarán delante?
Es muy difícil hacer pronósticos en pretemporada, como ya te comentaba, pero, después de coincidir en Barcelona las diez escuderías, yo diría que Brawn GP, Ferrari, BMW y Toyota andan muy fuertes, aunque seguro que a la hora de la verdad habrá sorpresas.

¿Y Renault estará en la pomada?
Es difícil saber hoy cuál es nuestro nivel. Los tiempos de entrenamientos no sirven para nada, y uno se rige por sus propias sensaciones y por los rumores que te llegan de lo que hacen los demás. No es ninguna sorpresa que BMW vaya bien, ya que van bastante adelantados con el proyecto, puesto que no podemos olvidar que en noviembre ya se entrenaban con este coche y con el KERS. Son uno de los favoritos para Australia, como Ferrari, Brawn GP y Toyota, ya que después de los dos últimos entrenamientos van rápidos y también son muy constantes. Repito: no sé dónde estamos nosotros, de verdad. Ojalá que cerca de este grupo.

¿Cuál ha sido para ti la revelación de la pretemporada?
A pesar de que es imposible saber con cuánta gasolina han rodado en cada vuelta o el peso de los coches, los Brawn GP han impresionado. Para mí no ha sido tanta sorpresa, porque disponen de una aerodinámica de última generación y llevan preparando el coche desde 2007. Han hecho un gran trabajo aerodinámico, en especial en el diseño de los alerones.

¿Estás de acuerdo en que McLaren ha supuesto la otra cara de la moneda, la de la decepción?
Han tenido problemas, y ello ha sido evidente, pero no hay que descartarlos. Es un equipo grande, con muchos medios, y al final, tarde o temprano, estarán luchando por las primeras posiciones.

Por último, ¿cuál es tu objetivo?
El objetivo no es ganar en Australia, sino sumar un punto más que el subcampeón a final de año. Este es nuestro reto, sin duda: ser constantes en las 17 pruebas y ganar el mayor número posible de carreras.

Nork: lamm.2009/05/19 10:19:04.989 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 10:17:50.090 GMT+2

Jose Elorrietari elkarrizketa

Jose Elorrieta

22

G. Zeu ere Autonomia Estatuaren aurka egon zinen eta oso kritiko zinen lurralde zatiketarekin, ez egin orain betiko autonomistaren planta. Galder Martinez

E. Idazteko ohitura dugunok idatzita uzten ditugu gure iritziak eta irizpideak. Ni zer naizen eta zer izan naizen idatzita dago, eta ez naiz horretan eztabaidan orain 'txat' batean hasiko.

21

G. Nafarroa bai Iruñeko Udalean ANVrekin elkarlanean aritzeko asmoa al duzue alde biek? Iruindarra

E. Nafarroa Baik Iruñeko Udalean alderdi guztiekin elkarrizketan eta bereziki oposizioan daudenekin lan egiteko asmoa du. Iruñeko Udaleko oposizioak gehiengoa duela ezin da ahaztu, Nafarroa Bairen zortzi, PSNren lau, eta ANVren bi zinegotziekin. Baina ez dira beti bat etortzen oposiziokoak, eta ez da beti hori gertatu Nafarroa Bairengatik.

20

G. Fraga Iribarne aipatu duzula, ez al duzu uste epaitu egin beharko luketela transizioan egindakoengatik. Ez al zenuen nazka sentitu bera ikustean. Argentinan etxean egongo zen, arrestopean. Leontxo

E. Uste dut epaitua izan behar zuela gauza askorengatik, eta uste dut bera dela Espainiako trantsizioa gaizki egin eta itxi izanaren adibiderik garbiena. Argentina ez dakit eredu ona den, baina hemengo trantsizioarekin oso kritikoa naiz, eta Jurramendiko, Gasteizko edo Joxe Arregiren adibideak aipatzeak ez gaitu asetzen.

19

G. Epe motzean ikusten al duzu posible ezker abertzale edo autodeterminista anitz eta zabal baten sorrera; ez alderdi baten baina bai mugimendu edo aliantza gisa (Batasuna, Aralar, Zutik, Ezker Gogoa, Ezker Batua, EAko sektore batzuk...)? Joxe Azpiazu

E. Ezker abertzale oso bat, galdetzen zaidan osagarri horiekin edo agian gehiagorekin, noizbait eraikiko dela ez dut zalantzarik. Eraikitze horrek erditze oinazeak eragiten dituela ere ongi nozitua naiz. Erditze hori galarazten edo oztopatzen duena indarkeriaren arazoa oraindik konpondu gabe egotea dela uste dut.

18

G. Kaixo Patxi: zer liburu ari zara irakurtzen egun hauetan? eta ari al zara nobela berririk idazten? Xabier Azkarate

E. Ez naiz nobela berri bat idazten ari, baizik eta nire azken nobelaren erdarazko itzulpena zuzentzen edo azken orrazkurak ematen, eta ipuin bilduma bat tajutzen, aspaldian egindako lan mordoarekin. Irakurri, berriz, azkenik, Jon Alonsoren lantxo bat, nahiz eta puro bat erretzea noizbehinka atsegin zaidan.

17

G. Irauli ildoa sortu da Aralarren "ezker polo subiranista" sortzeko eragiteko eta ezker ikuspegi eraldatzaile bat sustatzeko, ez pragmatiko edo elektoral hutsa. Nola ikusten duzu? Josu

E. Ildo politiko onargarria ezezik ekarpen oparoa egiten duen erkide edo militante multzoa dago Irauli ildoan. Ezkerreko lan metaketa, abertzalegoaren baitan egitea zeregin izugarri garrantzitsua da eta gainera etorkizun handikoa. Zeregin horrek nahitaez oinarri politiko sendoak eta erantzun politiko ausartak izan beharko ditu, eta horien artean zalantzarik gabe bide politiko soilen eta bakarren onarpena eta aldarrikapena.

16

G. Zer iruditzen zaizu Hegoaldeko lau herrialdeak bilduko lituzkeen autonomiaren proposamena? Miren Lopez

E. Ongietorriak autonomiaren defentsara hainbeste arbuiatu ondoren etorri berriak. Baina iritsi berriari dagokiona da entzutea, ikastea, eta lehendik daudenekin bat egitea. Euskal Herriko lurraldetasunari erantzun politiko eta demokratiko sakona eman nahi bazaio, gauden egoeratik edo tokitik abiatuta baino ez zaio emanen, errealismoak hori agintzen duelako. Horrek ezinbestekoa du Iparraldearen eta Nafarroaren erabaki esparru izatea onartzea, Euskal Erkidego Autonomoarena onartzea duen bezala

15

G. Sanferminetan piztuta izan al zenuen telefono politikoa? Hala bada, jo al zuen? Eta karrikan galdu izan bazenu... Mikel Etxaniz

E. Bai, piztuta neukan telefonoa, baina galdera baldin bada ea Purasek deitu zidan, erantzuna da ezezkoa. Uztailak 5ean bukatu genuen programaren oinarri politikoen eztabaida, eta geroztik 16ean deitu zidan hurrengo aldian.

14

G. 60 urte egin dituzu aurten. Betitik zabiltza politikan. Noiz arte, jakin badaiteke? Txomin

E. Batzuek nahi duten baino gutxiago, eta beste nork edo nork nahi lukeen baino gehiago jarraituko dut politikan. Edozein kasutan ere, politikan, abokatu eta idazle lanetan ari direnak ez omen dira inoiz jubilatzen, eta egia esan, harrituta geratu nintzen joan den otsailean Madrilera mahai inguru batera joan eta aurreko aldean, entzule moduan, Fraga Iribarne bera ikusi nuenean...

13

G. Badirudi PSN-rekin Gobernua osatzeko aukerak ahitu direla. Zein izango da Nafarroa Bai-ren jarrera edo lan-ildoa oposaketatik? Zein dira lehentasuna izango duten gaiak? Mikel Zabaleta Aramendia

E. Ez dugu etsiko osotara abuztuak 18raino, egun horretan bukatzen baita gobernu berria eraikitzeko epea. Bitarte horretan, gure eskaintzak mahai gainean dirau. Hala ere, oposizioan geratzen bagara, saiatuko gara gauzak beste modu batera nola egin litezkeen adierazten eta proposatzen, eta baita ere, legokeen gobernuari ahalik eta kontrolik zehatzena egiten. Lehentasuna izanen duten gaiak gure egitarauan edo programan dagoen moduan, politika sozialak izanen dira.

12

G. Zure ustez, hobeto al legoke gaur Euskal Herria, ETA inoiz existitu izan ez balitz? Eta honen harira, zein baldintzatan da zilegia herri batek borroka armatua erabiltzea? Eskerrik asko. Juhda

E. ETAren sorrera arrazoi edo eragin politikoen ondorioa dela ezin da ukatu, eta ezta ere bertan sartu direnen arrazoia edo akuilatzen dituen indarra politikoa dela. Hori dena horrela izanik, gaur egun eta aspalditik ETAren jardunak ez dio mesede baizik kalte egiten Euskal Herriaren herri bezalako etorkizunari. Baina arazo larri honek eskatzen duen konponbideak ezin ditu ahaztu kaltetuak eta beraien artean presoak. Bestalde, uste dut Europaren azken 10-15 urtetako historiak adierazten duela munduko alderik aurreratua den honetan independentzia indarkeriarik gabe lor litekeen helburua dela, eta, beraz, indarkeriaren erabilera gero eta gehiago ez bakarrik zilegitasunik gabe, baizik eta baita ere zentzurik gabe gelditzen ari dela.

11

G. Azkenean ez bada hiruko gobernu progresista ateratzen Nafarroan, aldatu beharko dugu Espainiako Kongresuan ZPrekin daukagun jarrera. Uxue Barkosek aldatu beharko du orain arte ZPrekin eduki duen tonu leuna. Lur Amantegi

E. Zalantzarik gabe, Nafarroako gobernu aurrerakoia ez osatu izateak aldatu eginen lituzke etorkizunean alderdi sozialistarekiko harremanak.

10

G. Ilusio handia sartu du sozilistak eta Nafarroa Baikoek gobernua osatzeko aukera. Ez bada sortzen, ez al duzu aukerarik ikusten lau urte barru Nafarroa Bai ahulago ibiltzeko? Pello Arizkuren

E. Badirudi gobernu hori ez balitz osatuko errua gehien-gehienek alderdi sozialistarena dela emanen luketela. Eta badirudi, ondorioz, Nafarroa Bai oposizioan geratuz gero, hazi egingo litzatekeela. Baina, hala ere, gure eginbeharra da dauden aukera apurrak azkeneraino agortzea, eta ez etsitzea azkeneko eguneraino.

9

G. Nafarroa Bai-k pentsatu al du zer nolako harremana izan nahi du Baxe Nafarroarekin eta, izan nahi badu, nola eginen du? Ni neu

E. Nafarroa Baik aldarrikatzen du Hegoaldeko Nafarroa erabaki esparrua dela politikaren arloan eta baita ere Iparraldea, osorik, beste erabaki esparru bat bilakatu dela denboran zehar eta gaur egungo gizartearen izateari jarraituz. Erabaki ahalmena, herri bati dagokiona, batzuetan esparru ezberdinetan gauzatu behar dela ohartu eta onartu behar du abertzelegoak bideragarria egitearen alde. Hori da denbora berriek eta Nafarroa Baik ekarri dioten haize berria euskal politikagintzari, besteak beste.

8

G. Zer deritzozu UPN-k PP-rekin Iruñean egindako manifestazioa ikusita eta PSN-k horren aurrean egiten ari dena? Iñaki Idoate

E. Penagarria. Uste dut Nafarroako alderdi sozialistako zuzendaritza ez dela jabetu oraindik PPk hemen duen ordezkaritza, hau da UPN, eskuin muturreko kutsua duen talde politikoa dela. Baina, aitzitik, alderdi sozialistako hauteslegoa eta erkidegoa, edo militantzia, gero eta jabetuagoa da horretaz eta gero eta gertuago dago Nafarroa Bairengandik.

7

G. Hauteskundeak errepikatu eta ezker abertzale handiak hautagaiak legalki aurkezteko aukera izango balu, zenbat diputatu gutxiago aterako lituzke Nafarroa Baik? Ekaitz Tolosa

E. Inkestek diotenez, Nafarroa Baik hauteskundeak orain errepikatuko balira gora eginen luke, eta ezker abertzale ofizialari ez diote orain baino emaitza hoberik ematen. Inkestak inkestak dira eta izenlagunak adjetibo hutsak.

6

G. Kaixo Patxi: Euskararen alorrean noraino iristeko aukera egon da sozialistekin? Zonifikazioa kentzeraino? Lander Agirre

E. Adostutako baina izenpetu gabeko hitzarmenean dioenez eskakizunei (hau da demandari) erantzun behar zaio hizkuntzaren politikan. Horretarako beharrezko balitz 1986ko legea aldatuz. Hori zen hitzartutakoa, eta ez da gure eskakizun osoa, baina ezta ere haien jarrera. Gero, dinamikak esan beharko du hizkuntzaren arloan beti gertatzen den bezala.

5

G. Zorionak emaitzengatik. Non egon da giltza? Baztandik

E. Nafarroa Bairen erakarpena da ezberdinen arteko elkartasuna, edo agian, zeharkako 'tasuna'. Etorkizunak aniztasunean bizitzera behartuko gaitu eta eramanen gaitu, eta hortik ikasi behar dugu mezuak ematen eta arazoak konpontzen.

4

G. Miguel Sanz zigor bibliko bat da? Musikaria

E. Ez, Miguel Sanzekin azkeneko aldiz joan den asteartean hitz egin nuen Tuterako udaletxeko aretoan, txupinazoa bota zen unean. Eta txantxa bat egin nion esanez ea Santa Anaren ituna izenpetu nahi zuen, eta ezetz esan zidan, jakina.

3

G. Erabat eta guztiz itxita dago, zure ustez, sozialistekin gobernua osatzeko aukera? Tafallarra

E. Ez, oraindik. Abuztuak 18raino edo beste presidente bat aukeratzen duten arte Nafarroa Bairen enplazamendua mahai gainean egonen da. Gure eginbeharra da, eskaintza mantentzea, hori zelako hauteslegoak agindu ziguna.

2

G. Gero eta zabalduago dago Purasek sekula gobernu aurrerazalea egiteko asmorik izan ez duen susmoa? Zuk ere horrela uste duzu? Leire Urdanibia

E. Uste dut Purasek zalantza gehiegi izan duela, baina Nafarroako herritar askoren artean eta PSNko hauteslegoaren gehiengo baten artean oso postura tinkoa ari da azaltzen, eta hori da etorkizunaren gakoa.

1

G. Purasek ez zuen nahi edo ez diote utzi? Ander Perez

E. Purasek ez du tinkotasunik izan, baina Madrilgo agintariak izan dira orain arte atzeratu dutenak. Orain, hemengo jendea ari da tinko bultzatzen eta oraindik badago itxaropen izpi bat.

Nork: Aitor Llop.2009/05/19 10:17:50.090 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 10:11:49.743 GMT+2

Elkarrizketea Pablo Prigioni

Markel: Zu zer moduz zabiltza? Lesio bat gainditu ezinik hasi zinen, gero sasoi ona lortu, eta azken asteetan nekatu samar zaudela nabari zaizu.

Pablo: Nik ere behera egin dut, bai. Ez da arazo fisikoa izan. Jaurtiketa dezente kale egiten ari naiz, eta horrek dezente ernegatzen nau, normalean jaurtiketa garrantzitsuak egiten ditudalako. Taldeak asko nabaritu du nik jaurtiketa horiek ez saskiratzea, eta asmatzen hasi behar naiz azkar. Defentsan ere badut zer hobetu.

Zergatik gorabehera horiek jaurtiketan?

Zaila da horri erantzutea... Konfiantza kontua izango da, noski. Boladak daude, onak eta txarrak, eta nirea oraintxe ez da oso ona.

Seigarren urtea duzu Gasteizen, eta, egun, iraganean bezala ari zara. Izaera handiko jokalaria zara, beroa.

Bai, eta hori ezin da aldatu. Asko sufritzen dut galtzen dugunean, eta asko gozatu irabaztean.

Gasteizko zalea jantzia da, eta, batzuetan, hiruko jaurtiketa asko kale egin eta jaurtitzen jarraitzen duzunean, txistu egiten dizute. Zer moduz hartzen dira txistu horiek?

Ondo, onak dira gauzen bat ondo ez zarela egiten ari jabetzeko. Partida ona egiten dudanean txalotzen nauten neurrian, aurpegiaren beste aldean ezagutzea ere ona da. Partida ona egiten dudanean, ez dut prentsa irakurtzen, laudorioak-eta aintzat ez hartzeko. Lasaitu egiten naiz. Ondo jokatzen ez dudanean, ordea, irakurtzen dut, kritikak eta beste, nire jardunaren inguruan zer esaten duten jakin, eta kritika horiek errepika ez daitezen saiatu.

Gasteizen oso maitatua zara. Irrati esatari batek dioen moduan, taldea uzten duzunean jabetuko da zalea zein garrantzitsua izan zaren.

Tira: oraingoz taldean nago, eta Baskonia oso instituzio sendoa da. Lehen ere esan dut jokalari on asko joan direla eta taldeak punta-puntan jarraitzen duela.

Udan taldea uztekotan egon zinela diote mingain gaiztoek, Grezia aldetik eskaintza bikaina jaso zenuela.

Zuk zeuk esan duzu, zurrumurruak. Ni erabat identifikatuta nago Baskonia hitzak bere osotasunean duen esanahiarekin, eta oso gustura nago. Udan kontratua bukatuko zait, baina bi aldeak ados jartzen bagara, beste urtebetez luzatzeko aukera dago. Ikusiko dugu, baina nik hemen geratu nahi dut. Sei urte daramatzat dagoeneko, taldekideak bikain ezagutzen ditut, eta badakit haien onena bilatzen.

Astelehenean Koparekin etxera?

Astelehena azkar iritsiko da. Orduan argituko da zure zalantza.

Nork: Markel Txasko.2009/05/19 10:11:49.743 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/18 21:03:48.737 GMT+2

Gaizka Toqueroren elkarrizketa

 MIKEL: Zer moduz Athletirekin zer intenzio duzu etorkizunerako?

GAIZKA: Momentuz oso ondo nago Athletirekin,  geratu nahiko nuke eta oso ondo tratatzen naute oso pozik nago zelaian guztia ematen eta asko jokatu nahian.

Zer moduz entrenatzaileareki, Joaquin Caparrosekin?

Oso ondo ondo tratzen du taldea eta ailagatu garen lekura baita ere da berari esker. Ustepozik dagoela taldearekin eta oso entrenatzaile eta pertsona ona da.

Nik galdetu nahiko nizuke zergatik golak sartzerakoan egiten duzu ospakizun hain arraroa eskuarekin eta aurpegiarekin?

(Ja, ja, ja) Bai, beti egiten ospakizun hori nire lagunen kontu bat delako beraiekin apuesta bat egin nuen eta beti egiten dut eta beraie eskaintzen diet.

Orain entrenatzaileak konfiantzu du zugan minutuak ematen hari dizu ondo jokatzen haria zara, zer pentsatzen duzu?

Bai ez oso pozik nago minituak ematen hari dizkit eta oso pozik aahal dudan guztia egiten hari dut zelaian eta entrenamenduetan minutuak irabazteko.

Bilboko jendeak eta saleak maite dizute baina zu Gasteiztarra zara eta hor ere maite dizute zer esaten diezu edo zer pentsatzen duzu?

Oso eskertsu nago asko apollatu didate asko maite diet nire lagunak ere hor daude eta gasteizera joan nahi dut nire jendearekin egoteko horain Bilbon nagoelako bizitzen eta ikusi nahi diet.

Zer moduz kopan izan da final oso polita ondo jokatu duzue, baina Bartzelonak egin du partidu ona hor egon zure gol batekin zortzigarren minutuan. Zer moduz?

Bai, Bartzelonak egin zuen partidu os ona guk joan ginene lehenengo minututik irabaztera, jadanik, genekigun Bartzelona irabaztera eta ez zuela barkatuko. Gureideia zen haien jokoa gelditzea eta guk gola bat sartzea eta gero atzean geraztea baina Bartzelonamunduko talde hoberena da eta guk guztia eman dugu eta egin genezaken guztia egin dugu.

Denboraldi honetan nahiko gol sartu dituzu, gainera , oso garrantzitsuak baina finalan sartutako ikaragarria izan zen.

Bai , ez ikaragarrizko poza eragin zitzaidan gol garrantzitsua final batean Bartzelonaren kontra izan zen izugarria baina izan talde osoak egin zuen lanagaitik.

Zer sentitu zenuen gola sartutakoan?

Izan zen ikaragarria oraindik ez dut sinesten izugarrizko alaitasuna eta oso emozionatuta nengoen. Gertau al zitzaidan gauza hoberena irabazteazen eta nire gol batekin izango bazen asokoz hobeto. Ez da horrela izan ez dugu irabazi gola garrantzia du, baina askoz  garrantzitsuagoan da taldeak egin duen lana.

Bueno hau izan da guztia eskerrik asko gurekin egoteagatik eta sorte ona izan.

Eskerrik asko zuei guztiagatik eta agur.

Nork: lamm.2009/05/18 21:03:48.737 GMT+2
Etiketak: athletic-en denboraldia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/03/13 17:49:59.877 GMT+1

Informatika gela “crack” egin du

Informatika gelan sarraskia egon da. Denbora zen aldaketa bat behar zela eta dirudienez ikasle batzuk prosezua bizkortu nahi izan dute. Oraindik ez da ezaguna nortzuk egin zuten baina diska gogor batzuk eta beste hainbat gauza desagertu edo apurtu dituzte.

           Mikel informatikariari elkarrizketan, esan zigun  konponduko zutela gela baina lehenago prezioa, antolaketa eta aukeratu behar dituztela. Esan zigun ideia hoberena izango zela ordenagailu kopurua 15era murriztea eta irakaslea erdian egotea.

Nork: lamm.2009/03/13 17:49:59.877 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/03/13 10:26:47.121 GMT+1

Urrezko Q

          2008-2009 urtean Olabide Ikastolak irabazi egin du urrezko Q-a. Jadanik bazeukan zilarrezko Q-a baina gorago jo nahi zuen eta horrela egin du urrezko Q-a lortuz. Ez da lan erraza izan baina lana bere fruitua eman du.

          Orain Olabidek esan du gorago joan nahi duela Eurapako txapelketara, adibidez Ursulinak bezala. Hau Europa mailan da eta ez da izango batere erraza Europako Ikastola hoberenak egongo baitira.

Nork: lamm.2009/03/13 10:26:47.121 GMT+1
Etiketak: urrezko olabaidek lortu q-a du azkenean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/13 10:09:06.971 GMT+1

Olinpiada Matematikoak

Gaur Oabide Ikastolan 8. olinpiada matematikoak egon dira. Jende askok hartu du parte.
             2 edo 3 pertsona pasatuko dira, nahiz eta oso zaila izan arren. Ikastolako matematikako irakasleak oso zaila jarri dute kontrola eta jendeari asko kostatu zaio egitea.
             Oso ondo zeukaten prestatuta. Jende asko ez du serioski hartu eta bakarrik klasea galtzeagatik egin du. 2.mailako ia ikasle guztiak apuntatu dira. Bi ordu behar izan ditugu batzuk kontrola bukatzeko eta 1.mailako klase batera joan behar izan dugu.

Nork: lamm.2009/03/13 10:09:06.971 GMT+1
Etiketak: olabiden gaur egon dira olinpiada matematikoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 10:50:20.620 GMT+1

ETAk bonba bat lehertu egin du PSEren aurka Lazkaon.

ETAk Lazkaoko PSEren egoitzaren kontra bonba bat zartarazi du gaur 03:00etan. Ordu batetan deitu du ETAren izenean gizon batek DYAra ohartaraziz bonba honetaz, nahiz eta Ertzaintzaren patruila batek lehenago motxila ikusi eta susmo txarra hartu. Dya-k Ertzaintzari deitu eta berehala segurtasun lerroa jarri du. 03:00etan lehertu da bonba. Inguruko etxeak, tabernak... hustu egin ditu eta jendea segurtasun lerroaren atzean jarri da. Burrunba herri osoan entzun da. Ez dira zauriturik egon, baina bai material kalte oso handiak. Egoitza bakarrik duela 21 egun zabaldu zen eta adituen ustez urte bat behar izango da berriro zabaltzeko. Inguruko etxeei pertsianak, leihoak... lehertu die bonbak kalte handiak sortuz. 8 kilo lehergarri zituen bonbak.

Nork: lamm.2009/03/10 10:50:20.620 GMT+1
Etiketak: sortarazi bat du atentatu 03 00etan gaur partidu aurka etak sozialistaren | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 10:32:55.798 GMT+1

Espetze berrria Araban

2011 rako Langaraiz Okan egongo dela eraikita espetze edo kartzel berria esan du Mercedes Gallizok Espetxe Erkundeetako zuzendariak. Hau funtzionamenduan jartzen denean zaharra itxi egingo da. Iadanik ingurumen azterketak egin dira eta Gallizok esan du leku egokia dela kartzela egiteko, baina Eusko Alkrtasunak ez da Gallizorekin bat etortzen eta kartzela eraikitzearen kontran dago. Rafa Larreinak dio ez dagoela ingurumen bermerik kartzela eraikitzeko, eta inguru hori aurretik ere nahikoa «zigortua» badagoela salatu du.

Nahiko arzo egon dira ingurunearekin baina azkenean kartzela egingo da eta 2011 rako egingo dela aurre ikusita dago.

Nork: lamm.2009/03/10 10:32:55.798 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)