Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/14 11:10:13.902 GMT+1

Cinefilo, datozen zine estreinaldiak jakiteko webgunea

Astero zineetan filme piloa estreinatzen da. Aste arrunt baten 8 edo izan ohi dira erraz.

Nola jakin aurretiaz zein filme estreinatuko diren eta interesgarri deritzogun filme bat noiz estreinatuko den? Urteak daramatzagu honetan sartuta, eta gu barruan egonda ez zaigu erraz gertatzen hau jakitea.

Filme ugarik bere data estreinatuko direnen arabera datak aldatzen dituzte. Batzuk data aldaketa estreinatuko beharko litzatekeen datatik aste aurrean jasaten dute aldaketa. Filme haundiak izan ohi dute data oso jakin bat, baina filme txikiak eta alternatiboak ez dabiltz horrela. Gainera, filme haundiak promozio haundia dute, baina filme alternatiboak zail izan daiteke badirenik ere jakitea, eta gutxiago noiz estreinatuko diren, askotan sorpresas aurkitzen dituzu, eta beste batzuetan berandu.

Gainera, banatzaile bakoitza bere aldetik dabil, zuzeneko kontaktua ez baduzu, aldaketak jasoko direlaren informazioa ez zaizu zuzenean heltzen.

Baina interneten garaia, gauzak erraztu dira zertxobait. Badira webgune desberdinak zine estreinaldien egutegiak bateratzen dituztenak. Denak gazteleraz daude, eta euskarazko estreinaldien berri ez dute ematen, baina hori da daukaguna. Euskarazko estreinaldietaz jakitun izateko, gu bagaituzue behintzat.

Oso erabilgarria zaigun bat Cinefilo da. Albisteak ez ditu oso eguneratuak, baina bai egutegiak, beste wegunetako egutegian baino eguneratuago gainera. Gainera, oso interesgarria da aldakeetarako RSS sistema darabilela, webgunea bisitatu behar gabe aldaketen berri izan daitekeelarik, eta honelako webguneetatik bakarra da hau izaten.

Gure esteken barruan sartuko dugu eta nahi duenak bisita dezala, eta interesgarri baderitzo, sar ditzala bere link gogokoen artean.

Jarri zure gogokoen artean zuzenbide hau: www.cinefilo.es

Nork: IrudiTxokoa.2008/10/14 11:10:13.902 GMT+1
Etiketak: webguneak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...Txokoa Zineaz euskaraz gozatzeko gunea 2008/10/24 10:49:52.320 GMT+2 Index-dvd, dbd eta Blu-ray ir Duela gutxi aurkeztu genizuen Cinefilo webgunea zine estreinaldietaz informatu ahal izateko...

Erreferentzia: Index-dvd, dbd eta Blu-ray ir - Irudi Txokoa 2008/10/14 20:16:16.512 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru