
Gaur kaleratzen da Crash filmearen blu-ray edizioa. Esan genizuen moduan, euskarazko bikoizketa eraman gabe, guk zuei duela gutxi Iruditxokoan eskeini izan genizuena gainera. Hortaz, ez da sartu gabe geratu bikoizketa ez zegoelako.
Irrigarriena, dbd edizioak lez, edizio honek katalana badaramala. Argi erakusten du, MangaFilms ez duela arazorik beste askotan egin izan duen bezala dauden bikoizketa lokalak sarzeko. Baina gu, euskaldunok, beste aukera bat iragaten laga dugu.
Badugu ordua katalanek bezala lan egiteko, heurek erakusten ari bai digute gauzak egin daitezkela. Guk materiala izan badugu, baina ez dugu lortzen editatua izan dadila.
Crash-en Blu-ray edizioaren Index-dvd-ko fitxa begiratu dezakezue ediziaren zehaztazun guztiak ikusteko, erosteko interesa edukiko bazenute oraindik ere gertatu denaren ondoren.
Idatzi artikulu bat