Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/15 12:02:54.730 GMT+1

Crash IrudiTxokoan, euskaraz berriz ikusi ezingo duzuen filma

Ostiral honetan jarriko dugun filma, 2003-ko Crash, aukera bakana izango duzue hura euskaraz ikusteko.

Oraingoz, eta luzerako dirudienez, euskaraz 35mm kopia bakarrik dago. Etxetiar formatuetan aterako edizioek ez daramate. DBD-koak bikoizketa beranduago egin zelako, Blu-ray edizioa ados jarri ez direlako bikoizketa sartzeko. Eta ETB-ek filma erosi ez duenez, telebistan ezin da ikusi ere, eta oraingoz ez dirudi erosteko gogoekin denik. Oraingoz, noizbait erostea auke

Beraz, gauzak horrela, jendeak eskura ez duen filme interesgarri bat eskaintzera goakizue, eta aukera hau galduko bazenute, urteak iragango dira gutxienez, hamarkadak ez badira, berriz filma hau euskaraz ikusteko.


Jakinda nola dauden gauzak, ez ezazue galdu berriz errepikatzea ia ezinezkoa den emanaldia. GogoratuCrash ostiral honetan IrudiTxokoan Luis Ajuria aretoan arratsaldeko zortziretan dohainik.

Nork: IrudiTxokoa.2008/10/15 12:02:54.730 GMT+1
Etiketak: euskarazko_zinemaren_egoera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...a/">Irudi Txokoa Zineaz euskaraz gozatzeko gunea 2008/10/16 16:15:57.452 GMT+1 Crash-en euskararen gora beherak Esan dizuegunez, Crash filmaz egingo dugun emanaldia aukera bakarra izango duzue euskaraz ikusteko urte a...

Erreferentzia: Crash-en euskararen gora beherak - Irudi Txokoa 2008/10/17 17:00:10.231 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru