Ez esan Harriketa izeneko gizona, di El Agente Picapiedra

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2009-01-20 10:20


Hanma-Barbera da, iazko mendeko telebistarako animazio erreferentetako bat. Mende erditik gora lanetan ibili ziren, telesail eta ospea lortu duten pertsonai ugarirekin lanean.

Telebistan egin bazuten ere bera lan nagusia, Hanna eta Barbera zinetik zetozen. MGM-rako Ton eta Jerry-ren cartoonak egin zituzten, baina cartoon formularen gainberarekin telebistan bilatu behar izan zuten babesa, noiz edo noiz zinemarako filme bat edo beste egin izan ahal zutelarik bere pertsonaiek ospe haundia garatzen bazuten.

Hori izan zen Harriketarren kasua. 1960 hasitako telesailak denboraldi ugariz luzatzea lortu zuen eta 1966-an zinemetara joan ziren, "Harriketa izeneco gizona" (A Man Called Flinstone, El agente Picapiedra) filma estreinatzean.

Harriketarrak luzemetrai ugari izango zituzten urteen zehar, baina hau izan zen, zinemarako animazioko filme bakarra. Beste animazio luzemetrai guztiak telebistarako bereziak edo telefilmak izango ziren. Harriketarren zine beste bi luzemetraiak, irudi bizikoak izango ziren.

"Harriketa izenako gizona", agerikoa denez, James Bond-en parodia izan zen. Pedro Harriketa hiltzen saiatu diren agente sekretu baten berdin berdina izanda, hau ordezkatu beharko du bere familia eta lagunek jakin gabe. Telesaileko mundu mugatutik irtenda, mundu osotik bidaika ibiliko dira.

Aipatzekoa da, abestiz jositako filma da. Ez pertsonaiek abestutakoak, ekintzaren lagungarri gisa baizik. Abesti hauek, euskarazko bertsioan ederki bikoiztuak geratu ziren. Kontuan izatekoa da, oso gutxitan bikoiztu direla filmetan euskaraz abestiak, ez delako batere erraza.

Luze jo du, luze, filme hau kaleratzea, eskubideak Warner eta Sonny-Columbiaren artean zeuden eta ez ziren akordiora heltzen. Luzeago joko du ordea, filme hau euskaraz kaleratua ikustea, zoritxarrez, berriro ere, eginda dagoen euskarazko bikoizketa erabiltzen ez delako.

Ez da lehen aldia Warnerrek Hanna-Barberaren lanak dbd-eatan gazteleraz ikustera behartzen gaituela: Auto zoroak telesaila, Jetsondarren lehen denboraldia (2garrena ez da inoiz atera), Harriketarren 6 denboraldiak eta Scooby-Doo lehen bi denboraldiak. Horrek suposatzen du 26 atal inguruko denboraldiak izanda, 25 minutu ataleko, 10 telebista denboraldi batzen dutela oraingoz dagoen euskarazko bikoizketa gabe, 6500 minutu galdu ditugula.


Banatzaile aldaketak jaso, eta filma irekitzen den logo berezi hau galdu egin da gaur egun.


Filmari hasiera ematen dioten kredituak, abesti ederra eta kreditu muntai ederra.


Utzi iruzkina: