

Liluratix Zesarri aurre egiten dion herrixka bakarreko galiar gaztea Irinaz
maitemindua dago, Greziako printzesa. Baina Irinaren aitak herriaren ongiagatik
Julio Zesarren semearekin ezkontzera behartu nahi du, Brutus ankerrarekin.
Liluratix Brutusi erronka egitera ausartu da, Joko Olinpikoak irabazten
dituenak ezkonduko da Irinarekin. Liluratix bere herrikide ospetsuenak
lagundurik, Asterix eta Obelix, Olinpiadak irabazi behar ditu bere maitearekin
ezkondu nahi badu.
Asterix-en irudi biziko hirugarren filme hau, zihurrenez ez da izango urteko filmerik onena, baina europar zineman garrantzi haundikoa izan da ezbairik gabe
Hasteko, oraingoz, europar zineko produkzio garestiena da. Bestetik, Almeriako Argiaren Hiriaran egin den lehen produkzio garrantzitsuena da. Eta azkenik, Alain Delon-en zinerako itzulera suposatu du.
Aurrekontua argi uzten digu, Asterix europar zineko megaprodukzioa dela, eta europa zinemagintza egoera honaren erakusgarriz izateaz gain, hau indartsuagotzeko bidea ireki nahi du, Hollywood-eko menpekotasunari aurre eginez azkenaldian honek duen ahuldezia ikusirik.


Almeria 60 hamarkadetan hasirik, zinemagintza gune garrantzitsua izan zen. Hona etorri ziren Hollywood-eko produkzio handi asko errodaia egitera eta hauen ondoren italiar peplum eta spagethi wester ugari izan ziren. Garai horiek iraganak ziren, eta berreskuratzea helburu duen Argiaren Hiria estudio guneak sortu dituzte. Estudio ikaragarriak, aldi berean produkzio bat baino gehio egiteko eta produkzioak haundiak egiteko gaitasunarekin. Estudio hauen suzko frogra Asterix-en hirugarren filma egitea izan da.


Eta azkenik, lehen esan duguna, Alan Delon-en zinemarako itzulera izan dela filme hau, 10 urte aktore bikain hau kameren aurrean jarri zela azkenekoz. Bere filmografian Viscontiren "Rocco eta bere anaiak", Antonioniren "Gatopardoa", Jean-Pierre Melvilleren "Samuraia" (El silencio de un hombre) eta Jacques Derayren "Igeritokia" eta "Borsalino" bezalako film garrantzitsu eta ezagunak daude.
Idatzi artikulu bat