Duela gutxi aurkeztu genizuen Cinefilo webgunea zine estreinaldietaz informatu ahal izateko. Gaurkoan, antzeko zerbait dakarkigu, baina etxetiar formatuei zuzendua, hau da, Dbd eta Blu-ray formatuei.
Index-dvd webgunea atera behar diren tituloak ezagutzen joateko tresna erabilgarria da. Eta hau ez da txantxetako kontua, hilabetero 100 titulo argitaratzen ari direnean, horrenbesteren artean galtzea erraz da. Bereziki erabilgarriak dira egutegiak ikusteko aukera.
Webgune hau, antzerakoak bezala, ez dago euskaraz, baina behintzat badu ardura edizioek euskara badaramate hau adierazteko, eta era berean ez badaramate bikoizketa egonik, oharretan agertu arazten dute. Zail da honelako webgune espezialituak euskaraz egotea, baina behintzat hizkuntzarekiko ardura badute.
Antzerako beste webguneekin alderatuta, Index-dvd interesgarria duena da, RSS sistema darabilela, honen bitartez arpidedun egin zaitezke eta eguneraketak sortzen direnean zuzenean jakin.
Titulo gehiegiren artean galtzea erraz denez, titulo itxaronenak eta interesgarrienak azpimarratzen ditu, eta era berean, txarrenak ere, ekiditu ahal daitezen.
Gainera mundodvd-ko foroekin integratzen da. Foro hauetan edizioa komentatzen bada, hor izango duzue jarraitzeko linka jendeak edizioaz zer esaten duen ikusteko, eta merezi duen ikusiko duzue.
Eta edizioa merezi duenarena ez diogu esategatik, zoritxarrez oraindik ere, dbd ugari ateratzen da edizio egoera tamalgarrietan. Index-dvd bere fitxetan akats larriak badaude aditzera emango dizkizue,
Index-dvd Cinefiloren antz zertxobait antzemango diozue, webgune anaiak dira, HDbits webgunetako taldeko partaide dilerarik. Horrek azaltzen du estetika antzekoa erakustea.
Espero dugu webgunea hau interesgarria izango duzuela.
Jarri zure gogokoen artean zuzenbide hau: www.index-dvd.com
2008/12/24 10:49:52.320 GMT+1
Index-dvd, dbd eta Blu-ray irteerak ezagutzeko webgunea
Nork: IrudiTxokoa.2008/12/24 10:49:52.320 GMT+1
Etiketak:
webguneak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat