Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/17 16:27:42.025 GMT+1

GAURKO IRUDITXOKO EMANALDIA: Crash.

Gogoratzen dizuegu gaur Crash filma izango duzuela ikusgai:


Crash (Crash) URRIAK 10, 20.00etan

Urtea: 2004. Herrialdea: Estatu batuak. Zuzendaria: Paul Haggis.

Los Angelesen gizon baten bortizki akatutako hilotza agertzen da bide bazterrean, pertsona desberdinen bizia gurutzatu araziz. Eskarmentu askoko polizi arrazista, honen lankide hasiberri eta idealista, distrituko fiskalaren emazte zuria, irandar saltzaile bat...

 Film honek Hollywood-eko 3 oscar irabazi zituen, heureen artean film eta gidoi onenarenak. Protagonista anitzeko film honek Los Angelesen ematen den jende nahasketaren erakusbide da.

 

Dvd eta blu-ray-ak ez daramate euskararik eta ETB-ek ez du film hau emititzeko erosi. Film hau euskaraz ikusteko aukera errepika-gabea da eta agian aukera bakarra izan daiteke.

 


Hona hemen filmaren trailerra filma nolakoa den ikus dezazuen. Zoritxarrez, trailerra gazteleraz dago, euskaraz honelako promozio materialik egiten ez delako. Baina, behintzat, zerbait bada.

Nork: IrudiTxokoa.2008/10/17 16:27:42.025 GMT+1
Etiketak: iruditxokoa emanaldiak_euskaraz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...a. Esan genizuen moduan, euskarazko bikoizketa eraman gabe, guk zuei duela gutxi Iruditxokoan eskeini izan genizuena gainera. Hortaz, ez da sar...

Erreferentzia: Crash Blu-ray, euskara sartzeko beste aukera galdu bat - Irudi Txokoa 2008/10/17 17:24:32.666 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru