

Hasiera baten azarorako 26-rako irteera iragarri bazen ere, atzeratu eta azaroaren 5-ean kaleratzen dira Juanma Bajo Ulloaren lehen lanen dbd-eak. Zehazki, bere lehen bi filmak eta lehendabiziko laburmetraiak. Eta hauek kaleratzeko, bide luzea igaro dute, urte bi badira edizioetan lanetan ibili direla ahal onenen egiteko.
Filma bakoitzak edizio zaindua izango du. Ohikoa ez da, baina edizio hauek 3 diska izango dituzte bakoitzak 16 orriko liburuxkarekin, bat filmarako, bat gehigarrientzako, horien artean laburmetraiak, eta hirugarren diska dbd bat izan ordez, musika diska da filmaren soinu bandarekin, Bigen Mendizabalarena, aurkitu ezinak zirenak.
Filmak gainera, besteak beste, Gasteiztar zuzendariaren audio komentaketa ekarriko dute, filmaren sorkuntza prozesu interesgarria ekarriko digutena. Laburmetraietako bat gainera, bertsio errestauratu bat izango da eta honen errestaurazioari buruzko dokumentaltxoarekin.
Edizioei buruzko kexa bakarra, espainiar zineari egin ohi duen akatsa errepikatzen dutela da, gorrentzako azpitituloak ez daramatzate, hauei filma ikustea galeraziz.
Bestetik, esan genizuen bezala, Avalon argital etxea, euskarazko bikoizketak sartzeaz arduratu da, eta hortan zoriondu beharrekoak dira. Zoritxarrez, saiatu arren, ETB-ek Tximeleta hegoen bikoizketa galduta dauka (ezabatu ez badu) eta Avalonen, noski, ezin sartu horrela. Errua ezin egoitzi zaio Avaloni, ETB-ri baizik, euskal zinea eta euskal bikoizketak ain gaizki zaintzen ibili delako.
La madre muerta Wikipedian (Gazteleraz)

Idatzi artikulu bat