Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/19 10:27:22.798 GMT+1

Karidadeko Benta, lehenengo munduaren azkena DBD-a


2007ko udan eskainitako kontzertu sortarekin jarri zion amaiera Karidadeko Benta musika taldeak zazpi urteko ibilbideari. Atzean, hiru disko eta 200dik gora zuzeneko emanaldi utzi dituzte. Izan zirenaren oroigarri gisa, azken kontzertuen kronika argitaratu dute DVD batean, Baleike Kultur Elkartearen eskutik.

Taldeko kideen enkarguz, Eneko Dorronsoro arduratu zen iazko udan Karidako Bentaren azken kontzertuak bideo kamerarekin grabatzeaz. “Hasiera batean, beraiek gordetzeko zerbait egiteko asmoarekin” onartu du egileak. Materiala ikusi ahala, ordea, musikazaleen artean zabaltzeko moduko produktua izan zitekeela erabaki zuten. “Irudi gehienak Zumaiako Itzurun hondartzan egindako agurreko kontzetukoak dira, baina uda hartako beste hainbatekoak ere badaude. Entseguak ere grabatu genituen, eta elkarrizketa bat ere bai”. Kontzertu soil bat baino, taldearen azken egunen kronika da Eneko Dorronsorok osatutako lana.

Zumaiako Baleike Kultur Elkarteak mila ale argitaratu ditu, Karidadeko Bentaren jarraitzaileek ahalegina eskertuko duten itxaropenarekin. Asteburutik aurrera salgai izango dira Euskal Herriko disko eta liburu dendetan.

DVDaren aurrerapena ikus dezakezue www.baleike.com web gunean: http://www.baleike.com/index.php?option=com_seyret&Itemid=58&task=videodirectlink&id=144

Nork: IrudiTxokoa.2008/11/19 10:27:22.798 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru