Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/03 18:40:29.785 GMT+2

Prentsaren nondik norakoak

The Sun egunkari ingelesak 1992an argitaratu zuen azaletako bat eta aurten Eskoziako hauteskundeen egunean argitaratu duena batera ikustea benetan bitxia (eta harrigarria) iruditu zait. Ikus itzazue zuek (jakin beharrekoa SNP Eskoziako alderdi abertzalea dela da, independentziaren aldekoa). Ikus itzazue zuek:

 http://www.scottishindependence.com/media.htm

Denborak dena aldatzen omen du!

Nork: ni.2007/07/03 18:40:29.785 GMT+2
Etiketak: gezurrak prentsa manipulazioa scotland argazkiak egunkaria thesun | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/21 19:57:28.540 GMT+1

the beauty of scotland

Hona hemen "you tube"-n denbora pasatzen ari nintzen bitartean Eskoziari buruz aurkitu dudan bideo bat. Polita iruditu zait, ea zuei ere gustatzen zaizuen!

Nork: ni.2007/03/21 19:57:28.540 GMT+1
Etiketak: bideoa argazkiak scotland ezkozia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/03/19 14:05:13.712 GMT+1

elurra hemen da berriz ere

Aste Santuaren atarian gaude eta elurra egingo omen du 200 metrotara. Negua negu izan ez den urte honetan, denok egon gara elurraren zain, eskiatzera joateko prest, baina ez da heldu. Orain ordea eguzkia da nahi duguna, eta naturak elurra ematea erabaki du!

Aldaketa klimatikoa jasateko arriskurik ez dagoela esaten jarraituko dute batzuek oraindik. Naturak justizia bere esku hartu du. 

Nork: ni.2007/03/19 14:05:13.712 GMT+1
Etiketak: elurra aste eguzkia santua aldaketa klimatikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 18:55:31.246 GMT+1

Oscar-en atarian

Oscarretarako hilabete bat besterik falta ez dela, eta Golden Globes sarien emaitzak ezagutuz, iadanik badakizkigu aurtengo nominatuak nortzuk diren. Aktore, aktoresa eta film onenaren saria eramen dezaketenak hauek dira:

Aktore onena:

-Leonardo DiCaprio (diamante de sangre)

-Ryan Goslin (half nelson)

-Peter O´Toole (venus)

-Will Smith (the pursuit of happyness)

-Forest Whitaker (el ultimo rey de escocia)

Aktoresa onena:

-Penelope Cruz (volver)

-Judi Dench (notes on a scandal)

-Helen Mirren (the queen)

-Meryl Streep (el diablo viste de prada)

-Kate Winslet (little children)

Film onena:

-Babel

-Infiltrados

-Letters from Iwo Jima

-The queen

-United 93

Ea zer gertatzen den.

Aurten Salma Hayek eta akademiako presidentea bera arduratu dira nominatuen izenak kaleratzeaz, hona hemen prentsaurreko horren bideoa (nominatu guztiekin).

P.D.: Begira nola pozten den Salma Hayek Penelope Cruz nominatuta dagoela entzutean.

Nork: ni.2007/01/25 18:55:31.246 GMT+1
Etiketak: sariak zinema oscar nominatuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 18:09:03.137 GMT+1

zergatik firefox?

Joxe Aranzabalen blogean, Faroan hain zuzen ere, firefox-aren aldeko testigantzei buruzko artikulu bat irakurri dut. Bertan internetaren munduko euskal aditu batzuen eta firefoxaren erabiltzaile batzuen testigantzak aurkitu ditut, hala nola, Luistxo Fernandez, Iban Arantzabal, Jabi Zabala… Firefoxaren alde ematen dituzten arrazoi guztietatik (hainbat dira) hona hemen aipagarrienak: 1. Euskeraz erabiltzeko aukera dago. 2. Azkarra, arina eta erabilgarria da. 3. Pop-up leihoak kontrolatzen ditu, zuk ez baduzu nahi ez dira zabaltzen. 4. Segurtasun akatsik izanez gero 4 edo 5 egunetan konpontzen dute, eta berak abisatzen dizu eguneraketa bajatzeko. 5. Xuxen, euskarazko zuzentzailea, jarri dezakezu. Orain bakoitzak erabaki dezala.

Nork: ni.2007/01/25 18:09:03.137 GMT+1
Etiketak: pop-up nabigatzeileak firefox xuxen internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 17:54:46.484 GMT+1

Berria-ren estilo liburua

Orain dela hilabete pare bat Berriaren estilo liburua aurkeztera etorri ziren huhezira. Lehenik eta behin, ez dakienarentzat esan beharra dago estilo liburu bat askotan sortzen diren dudak argitzeko eta idazteko baliabideka lantzen laguntzeko liburu bat dela. Idazterakoan behar dugun laguntza izateko egina dago liburu hau, argi eta idazkera erakargarri batez komunikatzeko, ezaugarri hauek oso garrantzitsuak dira eta. Gainera dudak argitzerako orduan erraz eta bizkor aurkituko dugu bilatzen ari garena, estilo liburu hau atalez osatuta baitago. Laguntza bikaina da idazterako orduan, batez ere komunikatzaileentzat!

Nork: ni.2007/01/25 17:54:46.484 GMT+1
Etiketak: idatzi komunikabideak estiloliburua berria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 17:43:20.911 GMT+1

bake spamak

Gaur egun ia nahigabe ematen ditugu datuak: sinadura bat eskatzen digutelako, interneten programa bat erabili ahal izateko… eta letra txikia irakurri ere ez, noski. Eta bat-batean, guk ezagutu ere egiten ez genuen elkarte, enpresa edo denadelako batek gure datu guztiak ditu. Baina nola? Askok ez dakigun gauza bat, zera da: enpresa batzuk akordio bat dutela, eta zuk eurei datuak ematean eurek beste enpresa bati ematen dizkietela, beti zure baimenaz,noski, irakurri ere egin gabe “aceptar” klikatzen dugunean emandako baimenaz. Egun batzuetan, nire korreora sartu eta irakurri gabeko 6 mezu ditudala ohartzen nahiz. Haiek irakurtzera sartu eta…bat bera ere ez da lagun edo familiartekoena! Publizitatea baino ez da! Benetan al dira erabilgarriak spam hoiek? Bere funtzioa betetzen al dute? Nik behintzat irakurri ere egin gabe ezabatzen ditut.

Nork: ni.2007/01/25 17:43:20.911 GMT+1
Etiketak: datuak internet email spam | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 17:42:03.555 GMT+1

literatura web 2.0 erara

Estatu batuetako irakasle batek ideia bitxi bezain erabilgarri izan du: dirulaguntza bat eskatu du ikasle, irakasle eta gurasoek liburu jakin bat eros dezaten, eta hau irakurrarazi die ondoren berak sortutako blog batean liburu horri buruzko ariketak egin ditzaten: galderak erantzun, liburuari bukaera ezberdin bat bilatu… Proposatzen dituen ariketa interesgarri horiek paperean ere egin daitezke, baina mende berrira moldatu nahi izan ditu. Honek garbi uzten du berriz ere ordenagailuak eta internetek gaur egun duten garrantzia. Beharbada motibazio bat izango da era tradizionalean ezer egiten ez duten ikasleentzat, eta hori ona da, baina ordenagailuak ez du liburu bat irakurtzeko motibazioa izan beharrik, lan egiteko beste modu bat baino. Ea jende gehiago animatzen den maisu honek egin duena egitera.

Nork: ni.2007/01/25 17:42:03.555 GMT+1
Etiketak: irakaskuntza web2 0 internet ordenagailuak literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 13:35:09.590 GMT+1

interneteko errege-erreginak

Interneteko errege-erreginak: erabiltzaileen enpresen jabeak ala erabiltzaileak erabiltzen ditugunok? Gaur egun internetek hartu duen garrantzia ikusita, normala da interneten arrakasta duten programegatik enpresa haundiak norgehiagokan aritzea. Azkenean guk (erabiltzaileok) nahi duguna programa erabili ahal izatea da, dohainik ahal bada, ez zaigu hainbeste axola nor den bere jabea. Baina egia da baita azkenean pertsona edo enpresa bera ari dela egiten denaren jabe. Norbaitek programa on bat asmatu ezkero, laster joango zaizkio ate joka enpresa handien buruzagiak, eta pertsona normal batek ezin ukatuko duen eskaintza bat egingo dio, apurka-apurka enpresa denaren jabe izango delarik. Horrela, arrakasta duten programa zoragarri eta baliotsu batzuk, hala nola you tube, flickr, del.icio.us… laster egon dira enpresa garrantzitsuen begiradapean. Boterea banatuta dago: enpresak dira programen jabeak, baina gu gabe ez daukate zereginik.

Nork: ni.2007/01/25 13:35:09.590 GMT+1
Etiketak: enpresak erabiltzaileak programak internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 13:25:36.594 GMT+1

iban arantzabal

Iban Arantzabalen aurkezpena egiteko zera esan dezakegu: sustatu.com-en aintzindaria dela eta telematika, arrasate irratia eta GOITB-ren ikus-entzunezkoen burua ere. Ez dago gaizki 31 urterekin halako kurrikuluma izatea. Huhezira etorri zenean eman zuen hitzaldian bere lana pixkat azaldu eta gero internetekin sartu zen, sareak alde dituen ezaugarriak… emanez. Firefoxa ere sutsu defendatu zuen. Hemen jartzen dizuet berak erabilitako aurkezpena, norbaiti interesatzen bazaio.

Nork: ni.2007/01/25 13:25:36.594 GMT+1
Etiketak: ibanarantzabal sustatu com goitb hitzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)