Iepa!!
www.aurki.com helbidean ikusi ditudan artikulu batzuei buruz hitzegin nahi dizuet.
Lehenengo artikulua http://gizakom.blogspot.com/2006/10/web-20-apunteak-wiki-batean.html helbidean dago eta eskoriatzan ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari direnentzat interesgarria izan daitekeela uste dut. Bertan link bat dago eta web 2.0 ikasgaiaren apunteetara eramaten du, irakasleak berak idatzi dituen apunteetara.Aber zehozertarako balio dotzuen.
Bigarren artikuluak pelikula baten filmaketaz informatzen digu, Sopelanan filmatuko dena, Arraiteran, hil honetan. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero egin klik hemen.
Hirugarren eta laugarren artikuluak bi filmerenak dira: lehenengoa "El diablo viste de prada" komediarena, Meryl Streep eta Anne Hathaway antzezle dituena, eta bigarrena "Kutxidazu bidea, Ixabel", bertako filma duguna.
Azken artikulua bizkaiko bertsolari txapelketari buruzkoa da. Hil honen zortzian hasi zen, eta abenduaren 16an, zapatua, izango da finala.
Beno ba hori da dena, hurrengorarte

Erantzunak
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/20 21:02:14.250 GMT+2