Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/01/29 18:59:36.813 GMT+1

KILKIRRA UDARAN KANTARI, NEGUAN HOTZAK DARDARI

Atsotitzek beti arrazoia dutelakoan gaude eta heldu den larunbatean ere ikusiko dugu nola.

Halere otsailarekin negua ere badator, hotza eta elurra ekarriz, baina guk eutsiko dugu.

Gainera larunbatean bi hitzordu ditugu:

- Iruñean Kantuz eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan
- Arratsaldean Agate Deunaren bezperan Euskal Herriko edozein tokitan jendea kantuz eta puxka eginez aurki dezakezue. Iruñerrian ere eta zenbait auzoetan eta nola ez, Alde Zaharrean koruak aterako dira.

Beraz, nahiz eta hotza eta elurra izan, guk gure kantuekin karrikak berotuko ditugu.

Hemen uzten dizugu bideo bat letra eta batez ere erritmoa ikasteko

Nork: iruneankantuz.2012/01/29 18:59:36.813 GMT+1
Etiketak: otsaila agate negua hotza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/25 16:04:31.016 GMT+1

URTE BERRI ON



Iruñean Kantuz ekimenetik URTE BERRI ON opa nahi dizuegu. 2012 urtea joaten ari dena baino askoz hobeagoa izatea bihotz-bihotzez espero dugu.

Eta gogoratu, urtarrilaren 7an, urteko lehen larunbatarekin, berriz ere Iruñeko karrikak gure kantuez berotuko dugula.

Beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikan.




Nork: iruneankantuz.2011/12/25 16:04:31.016 GMT+1
Etiketak: urte zorionak berri 2012 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/15 13:17:16.871 GMT+1

OLENTZEROA HELDU DA




Iruñeko Olentzeroaren lagunak elkarteak antolaturik, larunbat honetan, abenduak 17, kantaldia eta dantzaldia izanen da.

Arratsaldeko 18.30etatik aintzina eta San Frantzisko plazan. Dantzaldia eta kantaldia burutzen den bitartean ardoa, sagardoa eta txistorra banatuko dute parte hartzen dutenen artean. Txikientzako berriz txokolatea izanen da.

Iruñeko euskal giroan murgiltzeko baduzue beste aukera bat, larunbat honetan.

ANIMATU ZAITEZTE ETA ETORRI!!!!!

Nork: iruneankantuz.2011/12/15 13:17:16.871 GMT+1
Etiketak: dantzaldia lagunen kantaldia gabonak elkartea olentzero | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/12/09 14:41:10.628 GMT+1

OSKORRIREN KONTZERTUA ANAITASUNAN



Aurreko bi urtetan bezala, Oskorri taldeak Gabonetako kontzertu berezia eginen du, The Pub Ibiltaria 3, alegia.

Kontzertua abenduaren 16an, ostiralarekin izanen da, arratsaldeko 20:00etan Anaitasuna pabiloian.
Sarrera libre eta doakoa izanen da.

Hona hemen ahotsetarako partiturak eta audioak.

Partiturak

Eta audioak:

Nork: iruneankantuz.2011/12/09 14:41:10.628 GMT+1
Etiketak: gabonetako kontzertua oskorri anaitasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/30 13:36:17.703 GMT+1

ABENDUAREKIN NEGUA



Udaberriko lore ederrak erortzen dira negura, beti gustura biziko denak ez du jaioko mundura
.
dio atsotitzak eta orain arte eguraldi bikaina izan badugu ere, badirudi larunbat honetarako euria eta hotza elgarrekin heldu direla Iruñean Kantuzera.

Nafarroako eguna, Nazioarteko Euskararen eguna ospatuko dugu, beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikan.

Bestelako ekimenak ere badira egun osoan zehar eta guk ere gurearekin jarraituko dugu.

Beraz, anima zaitezte eta euritakoa edo aterkia ekarri. Estafetan ez bagaude, Gazteluko plazako arkupetan izanen gara.

Nork: iruneankantuz.2011/11/30 13:36:17.703 GMT+1
Etiketak: euskara nafarroa nazioarteko eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/03 12:22:47.279 GMT+1

AZAROA EURITSU!!!

Bai dagoeneko azaroan gaude eta orain bai badirudi udazkenean sartu garela, bete-betean gainera.

Hilero bezala, larunbat honetan Iruñean Kantuz ekimena Iruñeko karriketara aterako da, kantari, alai eta gogotsu, eguraldiari aurre eginez.

Eguraldi txarra iragarri dute eta hala gertatzen denean, Merkaderesen elkartu eta gero Gaztelu Enparantzako arkupeetara joanen gara, La Perlatik hasita.

Badakizue, hilero bezala, eguerdiko 12etan.

Zatoz eta parte hartu!!!!!

Nork: iruneankantuz.2011/11/03 12:22:47.279 GMT+1
Etiketak: euria azaroa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/13 18:02:00.737 GMT+2

Donibane Garazin ere KANTUZ!!!!!!

Ongi dakizuen bezala, Euskal Herrian zehar hainbat herritan "kantuz" bat osatu dute, batzuk gurea baino eskarmentu handiagokoak dira, Baiona eta Donostia kasu, eta beste batzuk, berriz, hasi berriak dira edo urte eskas daramatzate ateratzen.

Donibane Garazikoa azken horien artean kokatu behar da. Ez dakigu zehazki zenbat denbora daramaten baina bideo honetan arduratsu, alai eta batez ere gogotsu ikusten ahal zaie.

Pier Pol Berzaitzen "Baratze bat" izeneko kantua eskaintzen dute.
Ikusi, ikusi:

Nork: iruneankantuz.2011/10/13 18:02:00.737 GMT+2
Etiketak: donibane kantuz garazi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/29 18:32:44.866 GMT+2

IRUÑEAN KANTUZ UDAZKEN KOLORETAN

Irailaren huts egiteari zor zaion erremedioa emateko prest gaituzue.

Aurreko hilabetean 7. urteari ekin genion, bai, bai, 6 urte pasa dira jadanik, eta gogoak eta kemenak berdintsu ditugu.

Urriaren 1arekin batera helduko diogu udazkenari eta Lertxundiren abestiak dioen bezala, koloreak eta batez ere ahotsak uk jarriko ditugu.

Beraz, eta beti bezala, larunbat honetan, eguerdiko 12etan eta Mercaderes karrikan zatoz euskaraz abestera. Eguraldi bikaina izanen dugu eta eztarriak kantuz berotu eta gero poteatzeko parada ere izanen da.

Nork: iruneankantuz.2011/09/29 18:32:44.866 GMT+2
Etiketak: udazkena urria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/27 11:15:34.353 GMT+2

SANFERMINETAN ERE KANTARI!!!!!

Dakizuen bezala eta aurrekoan esan genuen moduan, Sanferminetan eta abuztuan ez dugu saiorik egiten.
Kantatzeko zaletasunak, berriz, ez du etenik izanen eta Sanferminetarako bi hitzorduen berri emanen dizuegu, nahi izanez gero bertara joateko. Bi ekimen hauen antolatzaileak ez gara gu, Iruñean Kantuzekook, beste talde edo erakundeak baizik.

- Uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan, Ikastolen txoznan. Nafarroa Oinezen aldekoa.

- Orreaga Fundazioak antolatuta, uztailaren 9an, larunbatarekin, eta eguerdiko 12etan, Udaletxearen atzekaldean. Bideo honetan informazio guztia duzue.

Bestela, larunbat honetan, beti bezala, eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan. IRUÑEAN KANTUZ

Irailerako beste ekimen batzuk ditugu eta horren berri beranduago emanen dizuegu.

Nork: iruneankantuz.2011/06/27 11:15:34.353 GMT+2
Etiketak: kantuz sanfermin kantari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/21 10:33:20.593 GMT+2

UZTAILEAN ERE IRUÑEAN KANTUZ!!!!!

Aurreko urtetan bezala, Sanferminen giroa berotzen den horretan, guk ere Iruñean Kantuz ekimenarekin lagunduko dugu.
Urteko zita, gogo parrastada, jendea kementsu eta umoretsu, betiko kantak eta betiko lagunez landa, Iruñera etortzen diren guzti horiek ere izanen dugu bidai lagun.
Errepertorioari dagokionez, Riau-Riau eta Entzierrotan Sanfermin sanduari kantatzen zaion abestia, euskaraz noski!!!!.

Honatx karaokea:

Eta entzierroarena:

Entzun arren San Fermin,
zu zaitugu patroi,
zuzendu gure oinak,
entzierro honetan otoi!!

BERAZ, EZ AHANTZI!!!!! UZTAILAREN 2AN, MERKADERES KARRIKAN, IRUÑEAN KANTUZ!!!!!!!

Nork: iruneankantuz.2011/06/21 10:33:20.593 GMT+2
Etiketak: bideo uztaila riau sanfermin karaoke | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)