Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/05/11 17:01:31.130 GMT+2

NAFARROA BIZIRIK 1512- 2012. LibDup.

1512-2012 Nafarroa Bizirik plataformak hainbat ekimen burutuko ditu hurrengo egunotan Irurtzunen.
Alde batetik, egun hauetan Nafarroa osoan egunkari bat banatuko da. 300.000 ale banatuko dira Nafarroa osoan. Egunkari berezi hau atera da inolako laguntzarik gabe.
Maiatzaren 13an Iruñean Lip-Dub erraldoia grabatuko dute. Hor agertzen da da abestia eta abestiaren hitza.
Maiatzaren 25ean. Hitzaldia Udaletxean NAFARROA 1512.  Arratsaldeko 7:00etan. Joseba  Asiron-ek emanen  du Nafarroako konkistaz.
Maiatzaren 26an. XAFLAREN INAUGURAPENA GAZTELU MENDIAN. 10:00etan aterako da Irurtzungo Plazatik. Txalaparta,  aurrezkua, hitzaldia,… eta ondoren bazkaria, mus txapelketa eta kontzertua.

Animatu eta parte hartu.

Antolaileak . Irurtzun eta Arakilgo Nafarroa Bizirik Taldeak. 

http://www.1512-2012.com/


Nork: aizpea.2012/05/11 17:01:31.130 GMT+2
Etiketak: 1512- libdup nafarroa bizirik 2012 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/08 16:40:39.670 GMT+2

INASA ALARMA GORRIAN.

Inasako Batzarrak aurreko egunean onartu zuen greba mugagabea  gaurtik aurrera hastea.
Ostiral gauean zenbait kamio atera ziren lantegitik aldi baterako lan enpresa baten bidez kontratatuko langileekin. Kamioiak Gandia eta Amorebietara eraman zuten Inasako materiala. Enpresa batzordeak lapurreta hori salatu zuen eta bereziki enpresako arduraduna den Santiago Gonzalez-en kudeatzailearen lana.
Zenbait istilu zuertatu ziren ostiral gauean enpresako atean eta guardia civilek ostikada bat baino gehiago banatu zuten.
Horren ondotik, igande eguerdian manifestazio jendetsua egin zen herrian. Herritar asko eta asko atera ziren kalera. Ziur  aski, herrian egin den manifestaziorik handiena.

HERRIA INASAREKIN pankartak ere jarri dira.

Guzti honen arrazoia zera da: Enpresak %35a murriztu nahi ditu soldatak eta 50 ordu gehiago lan egin beharko dute langileek. Erreforma Laboralaren legea bete betean aplikatu nahi diete.
Elkartasuna behar dute Inasako langileek.

Hemen dituzue igandeko manifestazioaren argazki batzuk:




Nork: aizpea.2012/05/08 16:40:39.670 GMT+2
Etiketak: gorrian alarma inasa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/08 16:04:02.324 GMT+2

PIKU DIASPORA II: LOREA GONZALEZ

Kaixo blog-irakurle guztiei!
Berriz ere Islandiako berriak ematera nator! Oraingoan hemen bizitako esperientzia bat kontatuko dizuet, orain dela hiru bat hilabete pasatakoa.
Islandian, egutegi islandeseko neguko laugarren hilabetea Þorri izenekoa da, urtarrila bukaera eta otsaila hasieran kokatzen dena. Garai horretan, gaur egun Islandiako janari tradizionala jaten duten festa bat egiten da, non jan, edan, dantzatu, etab. egiten duten. Festa horren izena Þorrablot da eta guk honen bertsio txiki batera joateko aukera izan genuen, janari tradizionala dastatzeko.
Hemengo janari tipikoa… nola deskribatuko nuke? Gustatzen zaizkizue arkume-buru egosiak, erdi-hartzitutako marrazoa, ahari barrabilak edo arrain lehorra? Ba hori da jango zenuketena Islandiako janari tradizionala probatu nahi izanez gero! Abentura polita izan zen horiek denak probatzea, baina egia esan behar badut, ez ditut berriro jango. Norbaiti zalantzarik gelditzen bazaio: gehiena nahiko txarra zegoen. Janari hori gustatzeko Bikingo odola beharrezkoa dela izango da!
Baina beno, guk bitartean gure patata tortilla eta kroketak jaten jarraituko dugu, hilabete bat barru han bueltan egon eta etxeko janari goxoa jateko aukera izan arte.
Ongi izan eta goraintziak denoi Reykjaviketik!


Nork: aizpea.2012/05/08 16:04:02.324 GMT+2
Etiketak: ii piku gonzalez lorea diaspora | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/08 15:46:55.198 GMT+2

PIKUKONTZERTUA. DIDA. ARGAZKIAK

Ostiralean Inasaren azken gertakariak zirela eta, DI-DAren kontzertuan ez zen jende asko bildu baina ederki girotu ziren uhartetik etorritako koadrillak.


Nork: aizpea.2012/05/08 15:46:55.198 GMT+2
Etiketak: argazkiak pikukontzertua dida | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/03 11:40:33.599 GMT+2

PIKUKONTZERTUA. DIDA.

Ostiral honetan Pikuxarren Uharteko talde hau entzuteko aukera izango dugu. Hemen duzue kartela eta beraien abesti baten bideoa.


Nork: aizpea.2012/05/03 11:40:33.599 GMT+2
Etiketak: pikukontzertua dida | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/03 11:37:53.872 GMT+2

ILUNA ANTZERKIA

Nork: aizpea.2012/05/03 11:37:53.872 GMT+2
Etiketak: antzerkia iluna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/03 11:24:41.436 GMT+2

HERRI-URRATS 2012

Aurtengo herri-urratsera joateko autobusa antolatu da Irurtzundik.

Eguneko egitaraua.
Info gehiago.

Nork: aizpea.2012/05/03 11:24:41.436 GMT+2
Etiketak: herri-urrats 2012 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/02 15:40:33.053 GMT+2

SAKANAKO IBILALDI EPIKOA

Aurtengo edizioa epikoa izan da. Aurreko gauean euri dexente egin zuen eta larunbatean egun osoa gelditu gabe.  Hala ere, 800 inguru mendizale animatu ziren eta agertu ziren goizeko 6:00etan Irurtzungo Pilotalekuan.
Batzuk pentsatzen dute Pablok suziria bota zuenean hodeiak haserretu egin zirela eta egun osoa egon zirela haserre. Auskalo!
Ibilaldia gogorra eta arriskutsua izan zen. Zenbait tokitan lokatza handia zegoen eta ezin egon zutik. Erorketak ugariak  izan ziren, baina, badirudi,  istripu handirik ez zela izan.
Ergako igoera ez zen egin eta horrexegatik jende guztiak lehenago bukatu zuen. Bukaeran, ator berria, liburuak zozketan, esnea eta masajea.
Ea hurrengo urtean errekuperatzen dugun azkeneko urtetan izandako eguraldi ederra.
Gaztelu mendian, egun batzuk lehenago xafla bat jarri da 1512-2012 Nafarro Bizirik ekimenarekin bat eginez. Jende askorik ez zuen igo. Hala ere, maiatzaren bukaeran egingo da horren inaugurapena.
Argazkian, lan taldea, xafla jarri ondoren.

testua

Nork: aizpea.2012/05/02 15:40:33.053 GMT+2
Etiketak: sakanako ibilaldi epikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/27 18:07:30.185 GMT+2

MURRITZKETAK


Nerea Balda

Jada ez dut gogoan noiz hasi zen murrizketen kontu hau. Baina gogoan dut hezkuntzan murrizketarik ez zela egongo esan zutenekoa. Ongi gogoan dut egia izango zela sinistu nahi izan nuelako. Egia izango ahal da! Esaten genuen,  azken batean, ezin hura sinetsi.  Baina tranpa non ote zen ezin asmatu orduan.
Azken asteetan jakin dugu, bada. Murrizketarik ez, jakina ezetz, kontrakoa baizik. Ezin erabili murriztu hitza ikasle kopurua handitzea izendatzeko, ezta klase-ordu kopurua handitzeari deitzeko ere. Nola deitu murrizketa handitzeari? Hortxe dago koxka, hortxe tranpa.
Ezin neure kezka ezkutatu. Denok dakigu proposatzen dituzten baldintza horietan hezkuntzaren kalitatea nekez berma daitekeela. Ez naiz kalkuluak egin zale, beraz, ez dakit ordu kopuruak eta ratioa igota zenbat ikasle gehiagoren ardura izan dezakeen irakasle bakoitzak. Baina ez da sobera argia izan behar ohartzeko pastela zenbat eta zati gehiagotan egin (eta gauzak daudenean egonda, pastela txikiagoa ere izan daiteke) orduan eta zati txikiagoa  dagokiola bakoitzari.
Irakasle bezala, ikasle bakoitzari behar duena ematea gustatuko litzaidake, baina banago 36 nerabe gosetuen aurrean oso zaila izango zaidala banaketa. Zer esanik ez, pastela jan nahi ez duenari janaraztea! Horregatik, ama bezala ere kezkaturik nago. Umea azkarra bada, pastela hartzera iritsiko da; bestela, ikusi beharko nola moldatu.
Foru parlamentua Rajoyren murrizketen aurka azaldu dela irakurri berri dut. Itxaropena galtzen den azkena omen da.

Nork: aizpea.2012/04/27 18:07:30.185 GMT+2
Etiketak: balda nerea eritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/26 10:51:25.618 GMT+2

SAKANTZEN SAREA. HITZALDI ZIKLOA.

Sakantzen sarea martxan da eta lehenengo hitzaldia Irurtzunen izanen da gaur bertan.


Nork: aizpea.2012/04/26 10:51:25.618 GMT+2
Etiketak: sakantzen zikloa sarea hitzaldi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)