2012/02/09 14:41:50.328 GMT+1
Goi tentsioko lineari buruz bideoa: Irurtzun, jueves 9, a las 19.30 h.

Mezu honen bidez
bideo-proiekzio bat gurekin ikusteko gonbidapena
luzatzen dizuegu. Goi tentsioko linea berri bat eraiki nahi dute geure
aranetik. Horren aurrean ezinbestekoa ikusten dugu informazioa
zabaltzea. Hortarako, orain dela bi urte argitaratu zen
«Alta tensión. Una brecha en el territorio» dokumentala ikusteko aukera izango dugu, bere garaian Lizarraldea eta Gasteiz lotzeko proiektuaren aurka landutakoa. Hitzordua,
Irurtzungo kultur etxean izango da,
ostegun onetan, otsailak 9, arratsaldeko 7.30tan. Bideoaren iraupena 30 minutu dira. Gero solasalditxo bat izango dugu.
Anima zaitez!
http://nolineadealtatension.blogspot.com/2010/04/nuevo-dvd.html.
Fundación Sustrai Erakuntzahttp://www.fundacionsustrai.org/
Nork: aizpea.2012/02/09 14:41:50.328 GMT+1
Etiketak:
a
tentsioko
buruz
goi
lineari
19
h
30
bideoa
jueves
9
irurtzun
las
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/09 14:38:26.119 GMT+1
Altsasuko bi kidek jaso dute isuna
Euskal Herrian Euskarazek (EHE) azaroan deitutako Ezabatu eta Euskaraz Bizi ekimenak “Euskal Herriarentzat arrotza den paisaia linguistikoa kolorez zipriztintzea” zuen helburu. Foruzaingoak EHEko bi kide salatu zituen trafiko seinaleetan ezabaketa egiteagatik. Biei 6.000 euroko isuna jarri zieten, eta beste 300 euroko isuna desobedientzia delituagatik. Foruzainekin euskaraz hitz egin zuten euskaltzaleek eta hortik bigarren isuna. EHEk jakinarazi duenez, salaketa publikoa egin eta helegitea jarri ondoren, “desobedientziagatik jarritako isunak bertan behera utzi dituzte”.
Hala ere, 6.000 €-ko isunak aurrera jarraitzen du.
Hori dela eta, ostegunean goizean Iruñean eta arratsaldean Kontzentrazio eta Kalejira egingo dira isuna salatzeko.
Nork: aizpea.2012/02/09 14:38:26.119 GMT+1
Etiketak:
eheko
kideak
epaitegira
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/08 08:49:10.123 GMT+1
Hilabete honetan zehar, Pikuxar tabernan, Irurtzungo Aritz Viñasen exposaketa izango dugu ikusgai. Argazkilaritza lan berezi eta dibertigarri bat bezala aurkeztu dezakegu. Bera agertzen da argazki guztietan (20 baino gehiago).
Nork: aizpea.2012/02/08 08:49:10.123 GMT+1
Etiketak:
pikuxarren
aritz
argazki
exposaketa
viñasen
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/06 21:56:55.720 GMT+1
Pasa den Larunbatean ospatu ziren kanporaketak eta dena aukeratua geratu da larunbateko finalerako. Bikote gehien izan zituen tabernak 3 sailkatu zituen eta gutxien izan zuenak bikote bakarra sailkatu zuen. Klasifikazioa horrela gelditzen da:
MUS Finala (La Moncloan jolastuko da, Larunbatean 16:00etan)
La Moncloa. 3 Bikote sailkatuak.
Bar Plazaola. 2 Bikote sailkatuak. Cano anaiak eta Emilio eta Ignacio.
Pikuxar. 2 Bikote sailkatuak Kopi eta Killo eta Gotzon eta Cidri.
Bar Viejo. Bikote bat sailkatua.
Bar Amaia. Bikote bat sailkatua. Felix eta Arrasate.
PARTXIS Finala (Bar Amaian jokatuko da, Larunbatean 16:00etan)
Pikuxar. 2 Bikote sailkatuak. Asier eta Amaia eta Jonzun eta Laguntzane.
Bar Amaia. 2 Bikote Sailkatuak. Mari eta Begoña eta Mari Carmen eta Sagrarito.
Hemen dituzue egunaren argazki batzuk:

Nork: aizpea.2012/02/06 21:56:55.720 GMT+1
Etiketak:
mus
partxis
txapelketa
finalak
arteko
irurtzunekotabernen
ta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/06 13:27:00.561 GMT+1
Datorren Ostiralean Otsailak 10, Pikuxar-en kontzertu akustikoa egonen da gaueko 23:00etan. Iruñatik datorren bikote bat izango dugu, neska eta mutila, "En Clave", gitarra akustikoa eta abotsak.
Taldekidetako bat Gorka da, Pikuxarren abenduaren 23an egin zen kontzertuan ere parte hartu zuena, "Los 5 jilos" taldearekin.
Nork: aizpea.2012/02/06 13:27:00.561 GMT+1
Etiketak:
ostiralean
en
clave
piku-kontzertua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/05 23:36:27.457 GMT+1
Eguraldiak ez zuen batere lagundu hala ere Santa Agedako bertsoak entzun ahal izan ziren Irurtzunen. Hemen dituzue argazki batzuk:
Nork: aizpea.2012/02/05 23:36:27.457 GMT+1
Etiketak:
argazkiak
ageda
irurtzun
santa
2012
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/03 17:06:00.041 GMT+1
Badator Santa Ageda eta hemen duzue hitzorduaren kartela.
Nork: aizpea.2012/02/03 17:06:00.041 GMT+1
Etiketak:
ageda
santa
2012
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/02 01:33:20.440 GMT+1

Asteburu honetan ospatuko da Irurtzungo I Tabernen arteko MUS-PARTXIS Txapelketa. Bi asteburuetan zehar izango da, larunbatean kanporaketak (Taberna bakoitzetik bikote bat aterako dena) eta datorren astean finalak ospatuko dira.
Animatu eta ondo pasa!
Nork: aizpea.2012/02/02 01:33:20.440 GMT+1
Etiketak:
tabernen
txapelketa
sariak
arteko
mus-partxis
irurtzungo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/02 01:16:40.736 GMT+1

Laster datozkigu ihauteriak. Aurten Bazkari herrikoia ere antolatu du PIKUXARek. ORRITZ eta BARAZKI GUNEk babesa eta indarra eman diote ekimenari eta Irurtzungo udalak dirua ere jarri du, herrikoia izateko. Eskoletako jantokian izanen da bazkaria eta 16€ balio ditu. Apuntatzeko, bankuan ingresoa egin beharko da Otsailaren 15a baino lehen, kontzeptu bezala Izen Abizenak ipinita.
CAN: 2054 0036 39 9155550942
Aurten bazkalostean Txaranga bat ere egongo da 15:45ak aldera jantokira etorriko dena. Irurtzungo LA MONCLOA, BAR AMAYA, PIKUXAR eta PLAZAOLAk, Irurtzungo Udalarekin batera dirua jarri dute Txaranga ekarri ahal izateko.
Hemen dituzue lehengo urteko argazkiak, berotzen joateko.
ARGAZKIAK
Nork: aizpea.2012/02/02 01:16:40.736 GMT+1
Etiketak:
bazkaria
ihauterietako
irurtzungo
2012
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/02 00:43:02.556 GMT+1

Mikel Lasarte
Aurten ez da bertso txapelketarik jokatuko Nafarroan. Horren ordez ekimen berri bat antolatu da. Horren inguruko informazioa bidaltzen dizuet blogean argitaratzeko.
Bardoak 2012 ekimen berria da, Nafarroa mailako taldekako txapelketa. Talde lana da ekimenaren oinarria eta helburu nagusia, elkarte giroko saioetan bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko bestelako aukera eskaintzea da, kalitatezkoa eta hurbila.
Gutxienez bost partaide ditu talde bakoitzak: hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezle bat eta taldeko ordezkaria. Hortik aurrera, nahi adina laguntzaile. Horiek, ahal izan den kasuetan, eskualde edo inguru bereko kideekin egin dira. Halaber, talde lana da bertsolariek saioetan egin beharko dutena, denen artean banatu beharko dituzte egin beharreko ariketak.
Ekimenaren hasiera ofiziala otsailaren 3an bada ere, urtarrilaren 27an aurreratuta Etxarri Aranatzen egin den saioa izan da lehena. Bi talde aritu dira herriko gaztetxean, Sakanakoa bat eta Iruñerria-Gorritikoa bestea.
info gehio: http://www.bardoak.com/

Nork: aizpea.2012/02/02 00:43:02.556 GMT+1
Etiketak:
mikel
eritzi
lasarte
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak