Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/08/24 11:42:07.422 GMT+2

2009KO UDAKO BOTXAK

Botxa denboraldia aurrera dijoa. Maiatza-ekainean egin zen, urtero antolatzen den Botxa Txapelketa 2009. Orain abuztuan banakako eta binakako txapelketa ari dira ospatzen.

Hurrengo astean haur txapelketa antolatuko  dugu eta ondoren Berriozar- Irurtzun jardunaldia eginen da.

Botxa jokua joku tradizional bat da. Irurtzunen joan den mendean tradizioa eta arrakasta haundia izan zuen. Normala zen jendea elkartzea eta ardo botil ondoan botxak botzatzea.

Iruñean ere leku askotan izaten ziren botxategiak. Iruñeko auzoetan hamabost botxategi edo gehiago izaten ziren.

Gaur egun, Iruñeko Txantrean, Natacion , Amayan,  Berriozarren eta Irurtzunen izaten dira botxak eta jokatu egiten da.

Probatu nahi duzu botxak botzatzea. Hurbildu Iratxora eta izanen duzu aukera.

Nork: aizpea.2009/08/24 11:42:07.422 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru