Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/04/01 22:27:36.554 GMT+2

ABERRI EGUNA 2010

 

Irurtzungo eta Arakilgo zenbait gaztek bat egin dute INDEPENDENTISTAK taldearekin. Hori dela, eta deia egin dute denok batera  IRUN -HENDAIA ospatuko den Aberri Egunera joateko.

Indarrak eta pertsonak elkartzeko garaia da. Abertzale guztiak batzeko garaia. Espaina eta Frantziari aurre egiteko garaia.

 

 Independentzia Euskal Herriarentzako aukerarik onena delako. Gure naziotasuna, gure hizkuntza, gure kultura, gure ekonomia, gure jendartearen aurrerapena eta ingurumenarekiko oreka bermatzeko biderik zuzenena delako, gure herriko bazter guztietara hedatuko dugu independentziaren aldeko aldarrikapena. Izan ere, euskaldunok, munduko biztanle guztiok bezala, gure buruaren jabe izateko eskubidea dugu eta eskubide hori gauzatuz, geure estatua sortu nahi dugu, hauxe baita munduan libre bizitzeko era onena”. Ari gara aldarrikapenatik hartuta.

 

Hor espero zaitugu. Apirilaren 4an. Goizeko 11:0etan. Irundik hasita Ficoba aldera joateko. Hor elkartuko gara Hendaiatik etorriko den jendearekin.

 

NAZIOA GARA, ESTATUA BEHAR DUGU.

Nork: aizpea.2010/04/01 22:27:36.554 GMT+2
Etiketak: euskaraz aberri irurtzun 2010 eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru