Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/09 22:50:26.949 GMT+1

ALBERTO IÑURRATEGI; “Begiz Begi”

Azaroaren 13an.

20:00.

Irurtzungo Kultur Etxean.

 

Lan honetan jasotako gogoetek mendizaleok ongi ikasita izan beharko genukeen ikasgai bati heltzen diote: mendizalearen eta bere helburu gutxi-asko exotikoetan aurkitzen dituen jendeen arteko harremanari, abenturan murgildu eta batzuetan arrakastaren lekua ere baden horretan denean.

 

Ez da kirolari-abenturazalearen irudi idealizatu eta erromantikoaren aldarrikapena. Oso bestela, bidaia kontsumitzailea ohartarazi nahi du, mendiak hazten diren hirugarren edo laugarren mundu horretako tokietan barrena bere ustezko nagusitasuna erakusten duen irudi-irenslea; izan ere, leku horiek laguntzaile anonimoz beteta daude, eta horiek guztiak gabe mendiko abentura zaila izango litzateke, eta arrakasta ia-ia lortu ezinezko kontua.

 

Albertoren irudi ikusgarriak ikusteko eta ondoren egingo den solasaldian parte hartzeko gonbidaturik zaudete.

Nork: aizpea.2009/11/09 22:50:26.949 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru