Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/01/30 14:25:30.722 GMT+1

ARRAKASTA BINGO-AFARIAN



Larunbatean ospatu zen BIERRIK-en aldeko BINGO-AFARIA. 45 pertsona inguru afarian eta 60 bat azaldu ziren ondorengo Bingo-ra. Ederki afaldu ondoren, kartoien aitzakiarekin, txanpon batzuk elkar trukatzeko aukera egon zen. Batzuk zorte haundia izan zuten beste batzuk berriz kartoiari begira ta begira baina ia zenbakirik ezabatu gabe. Manolok adibidez bi BINGO kantatu zituen, Iratik beste bat eta Trinitatera lo egitera joan zen koadrila batek enkargatutako kartoi batek ere zorteko izan zen ronda batean.
10 ronda bete ziren eta gaueko 01:40ak aldera bukatu zen bingo-gaua.
Laburpen gisa, afaritik 650€ inguru atera ziren eta Bingotik 465€. Denetara 1115€ lortu ziren GUAIXE eta BELEIXE bere horretan jarraitu ahal izateko Irurtzunek egin zuen ahalegin honetan. Zorionak Aizpea, Orritz eta Pikuxarri eta eskerrikasko Iratxo eta Irurtzundik afarira eta Bingora azaldu zineten guztioi!!

Nork: aizpea.2012/01/30 14:25:30.722 GMT+1
Etiketak: arrakasta bingo-afarian | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru