
Argazki gehiago
Abendu erdikaldean irakurri nuen
Asko pentsatu gabe izena eman nuen. Ondoren zenbait e-mail antolakuntzarekin eta gabonak igaro ondoren entrenatu beharra.
Negua oso gogorra izan da, elurra, kaxkabarra, euria eta hotza. Hori dela eta egindako plangintza hutsune dexente.
Dena den, otsailaren 19an ailegatu zen. Hotza eta elurra Euskal Herrian. Hamar ordu beranduxeago Argelaiko Hammadan beroa eta beroan.
MARATOIA
Nire bizi osoan maratoia egin gabe eman nuen izena maratoia egiteko Saharan.
Aileagatu zen eguna, otsailak 22, goiz goizetikan El Aaaiun zen ateratzeko ordua. Goizeko 9:30ak aldera, hor zegoen Sahara Errepublika Presidentea, Mohamed Abdelaiz, aurrean 42 kilometro, basamortua eta zenbait lagun alboan 280 lagun inguru.
Hasieran ongi, gero nekea, beroa, area, dunak, nekea eta neke gehiago… bost ordu pasatu ondoren Smaran nengoen. Ez galdetu nola.
SAHARAKO KANPAMENDUAK.
Maratoia aitzaki bat zen Saharako jendearen bizimodua ezagutzeko eta elkartasuna adierazteko herri honi.
Hogeita hamabost urte erbesteraturik Argelian, basamortu erdian eta hala ere herri bat bizirik, borrokatzeko grinarekin, esperantzaz beterik eta zenbait aspektu eredugarrian, hezkuntzan eta osasun arloan batez ere. Emakumeak eta umeak oso atseginak, egun osoan irribarrez eta bizitzeko gogo haundiz.
Bere arazo politikoa hor dirau. Marruecos lapurtu egin dizkiete lurrak, etxeak eta itsasoa. Estatu Batuak, Frantzia eta Espainaren babesarekin. Egoera lotsagarrian eta hala ere gogoa bizitzeko.
Apirilaren 15ean botako dugu diaporama horren inguruan. Bitartean, hor daude zenbaitargazki.
SAHARA HURRA, MARROCO ETA ESPAINARI EGURRA
Lehengo Urteko Argazkiak

Idatzi artikulu bat