Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/05/07 13:07:53.373 GMT+2

Atakondoa Eskolatik datozen berri intesgarriak.

 

D Eredua indartsu

Matrikulazio epea aspaldi bukatu bada ere, Atakondoa eskolan datu bitxiak eman dira euskarari dagokionez:

 Datorren ikasturtean, D Ereduko hiru urteko bi ikasgela egongo dira, 28 ikasle txiki berri etorriko baizaizkigu, A Ereduan ordea, 14 matrikulazio izan direlarik.

 

Berri ona da gure eskolarako, eta baita  eskualde osorako, D ereduak duen indarra eta onarmena  nabaria izaten jarraitzen duelako.

 

Gure eskola txiki geratzen ari zaigu. Honek poza eta kezka era berean sortarazten digu. Argi ikusten da bi ereduk trinkotasunez errotu direla Atakondoan, bakoitzak bere ezaugarri orokor finkoekin eta biei erantzun egokia eman behar zaiela, instalazio, giza baliabide, pedagogía, antolaketa orokorra  eta guraso –eskola- herria elkarlanari begira .

 

D ereduko irakaskuntza zaindu, babestu eta ahal dugun neurrian bultzatu behar dugu, eta 0-3 ren jezarpena ahalik eta laisterren  lortu, gure herria euskaldunagoa, euskalzaleagoa izateko eta Irurtzunen dagoen grina eta nahia aurrera emateko.

Nork: aizpea.2010/05/07 13:07:53.373 GMT+2
Etiketak: atakondoa indartsu d eredua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru