
Eta Irurtzun izanen da 16. KORRIKA ikusten duen Sakanako lehenengo herria eta bitan gainera.
Martxoaren 28an, larunbatarekin, goizeko 13:45ak aldera Goya tailerretatik pasatuko da eta herria zeharkatuko du Latasa aldera jotzeko.
Baina aukera hau galtzen duenak badu beste bat, bai , 16. KORRIKA martxoaren 30ean pasatuko baita berriro gure herritik. Oraingoan gaueko 23:55ean Matxainera iritsiko da eta berriro herria zeharkatuz Izurdiaga aldera joanen da.
Sakanan KORRIKArekin dagoen hurrengo zita apirilaren 2an izanen da. Egun honetan Ziorditik(gaueko 1:ooean) Lakuntzara joanen baita aurtengo KORRIKA gero Lizarrustitik Ataun aldera jotzeko.
Irurtzungo KORRIKA batzordea bi aldiz bildu da dagoeneko eta programa polita prestatzen ari gara 16. KORRIKAri ongi etorri esateko.
Zehazturik dagoenean jakitera emanen dugu.
Gogoraraztea kilometroak salgai daudela eta erosi nahi duenak Itsasi euskaltegira hots egin behar duela: 948 468258.
KORRIKA eta inguruan egiten diren ekintzei buruzko informazio orokorra lortzeko www.korrika.org web orrialdera jo daiteke. Bertan KORRIKAKo bideo-klipa eskuratu daiteke.
Animatu eta ONGI ETORRI EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUN HERRIRA !!!!
Irurtzungo KORRIKA batzordea

Idatzi artikulu bat