
Iratxo Elkarteak Belate- Beruete zeharkaldia antolatu du urriaren 12rako. Beste urte batez, begibistan dugu ibilaldi klasiko hau. Ez dakigu zenbat, baina, agian, berrogei urte inguru daramagu pausuz pausu ibilaldia egiten. Garai batean ibilaldia luze eta zaila zen. Biderik ez eta zaila zen bidea asmatzea eta Beruete herrira ailegatzea. Azkeneko urtetan askoz errezago da bidea. Pistak eta markak ugaritu egin dira eta ez da erreza galtzea. Hala ere, udazkenean Belate inguruan paseatzea plazer handia da. Kolore asko eta tonalidade desberdinez osatutako ibilaldia dugu.
Ibilaldi bukatu ondoren Matxainen bazkalduko da.
Denok zaudete gonbidatuak.

Idatzi artikulu bat