Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/01/31 10:52:12.232 GMT+1

Bertso afaria Etxalekun


Urtarrilaren 22an bertso afari ederra izan genuen Imozko Etxalekuko ostatuan, larogei lagunetik gora izan ginen bertan.

Hasi aurretik inguruan egindako hiru bertso afarietara joan zirenei , sari bana eman zitzaien. Hiru bertso afari hauek, Arakilgoa azaroan, Irurtzungoa abenduan eta Etxalekukoa urtarrilean izan dira.

Marisol Galartzak, Juantxo Madariagak eta Anaje Arbaizak eraman zuten saria.

Etxalekun Nafarroako txapeldun den Julio Soto eta Jon Maia “haundia” izan genituen.

Hasieratik giro beroa somatu zen, abesten hasi bezain pronto ostatuko kanarioak ere abesten hasi bait ziren bertsolariei konpetentzia eginez.

Bertso ederrak bata bestearen ondoren, baserri girokoak Julioren aldetik, itsasaldekoak Jonen partetik. Gipuzkoar eta nafarren arteko tirabirak, Imotz- Basaburua sokatira taldearen inguruko kontuak eta abar. Nahiko farra egin zuen jendeak.

Bukaeran  gai serioagoak ere izan zituzten, euskal presoak gogoan, batez ere Rosita izan zuten ahotan, egun berean elkartasun bazkaria izan bait zen Urritzako elkartean.

Nork: aizpea.2011/01/31 10:52:12.232 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru