
Mikel Lasarte
Pixkanaka ekonomiak egin du okerrera
ongizatearen eredua eramanez atzera
haizea bezala ari da zabaltzen beldurra
baina inoiz izan garen aberatsenak gara
nahiz burtsak eta finantzak egin duten behera.
Aberatsen irabaziak murriztu egin dira
eta txikien bizkar loditu nahi dute kartera
egoera hontan ezin gara joan urrutira
pausoka jardun behar genuke denok batera
egoera oker honek egingo badu hobera.

Idatzi artikulu bat