Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/05/20 00:48:44.916 GMT+2

BILDUREN EKITALDIA IRURTZUNEN


Maiatzaren 18an, arratsaldeko 8:00etan, Irurtzungo Plazan burutu zen BILDU-ren ekitaldia. Bertan Uharte-Arakil, Arakil  eta Irurtzungo zenbait lagun hartu zuten parte. Guztira 110-120 lagun hurbildu ziren ekitaldia.
Lehenengoa Ohiana Olaberriak, Arakilgo Bilduren alkategaiak, hartu zuen hitza eta Arakilgo herrietarako prestatu duten egitaraua eta asmoak azaldu zituzten. Gazteriaren partaidetasuna eta hautagai guztiak euskaldunak izatea azpimarratu zuen.
Bigarrenean, Benat Jauregik hitz egin zuen azpimarratuz jende gaztearen garrantzia udaleko jardunean.
Ondoren, Eider Carrionek, Irurtzungo hautagaiak, hitz egin zuen laburbilduz Irurtzungo programa. Azpimarratu zuen bizi dugun egoera ekonomikoa kaxkarra eta Bilduk dituen asmoak kulturan, hirigintzan, euskaran, kirolean eta gainerako arloetan.
Hurrengoa, Bikendi Bareak  irakurketa politiko orokorra egin zuen. Ireki den aro politiko berria eta gizartean sortu den ilusioa azpimarratu zuen.
Bukatzeko, aurresku bat dantzatu zuen Iker Alegrek hautagai eta Irurtzungo Plazan zeuden partaiden guztientzako.

Nork: aizpea.2011/05/20 00:48:44.916 GMT+2
Etiketak: irurtzunen ekitaldia bilduren | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru