
Badijoa 2008. Bukatzear gaude. Hamar egun, besterik ez. Eta badaude modu asko urtea bukatzeko. Normala da urtea bukatzea turroi eta alkoholaren artean. Festetan, badakizu, jan eta edan. SAN JANAK.
Iratxo Mendi taldeak proposamen berria egiten dizu : 2008 urtea bukatu mendian. . Erga mendian. Goizeko 9:00etan atera, paseo eman, izerdia bota, Ergako puntaraino igo eta gero gosaldu Trinitateko aterpean. Urdai pixka bat, txistorra eta ardoa. Ondoren argazkia atera eta denok etxera. Gogoan izanen dugu etxetik kanpo daudenak ere.
Batzuk oraindik ere denbora izanen dute arratsaldean San Silbestreren bat egiteko.
Kirola egitea oso ona, omen da. Batez ere, urteko azkeneko egunean.

Idatzi artikulu bat