Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/01/02 16:14:09.328 GMT+1

eritzia Mikel Lasarte


Mikel Lasarte

Nik tenpora sistemari tradizionalari erreparatzen diot. Sistema honek ez dauka zentzu zientifiko zehatzik, baina kontua da asmatu egiten duela, edo behintzat tendenzia batzuk markatzen ditu. Tenporen bitartez haizearen norabideari erreparatzen zaio urtaroa aldatu aurreko egunetan, eta tenpora astean nagusitzen diren haizeak nagusitzen dira baita ere, hurrengo urtaroan. Haize bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horrek iragarpenak egiteko oinarria eskaintzen du.

Neguko tenpora astea abenduaren 14ean hasi zen, eta abenduaren 21ean amaitu, kontratenpora egunean. Sakanari dagokionez, iparmendebaldeko haizeak nagusitu dira nabarmen, mendebala ere eduki dugu bi egunez, eta arraroa bada ere, ipar garbia ez da aileguta hona. Zer esan nahi du honek, nire ustez:

- Lehenik eta behin, aurtengo negua normalagoa izan daitekela, 2011 urtea nahiko berezia izan baita, lehorra batez ere.
- Bestetik, negua epel xamarra izan daite, baina hotza ere egingo du, ez beti ere, iparraldeko haizeari lotutako hotz basatirik (Ipar mendebalak eguraldi epela edo hotza ekarri dezake, eta iparrak hotz hotza ekartzen du ia beti).
- Ez zait iruditzen negu euritsua izango denik, baina euria egingo du.
- Iruditzen zait maiz ikusiko dugula zerua hodeiez estalita.
- Elurra egingo du aurtengo neguan? Seguraski bai, baina ez daiteke zihur esan. Ipar haizeak agindu izan balu bai, elurra egiteko aukerak handitu egiten dira, baina ez da kasua.

Beti ere, aipatzen diren kontu hauek nire burutazioak dira eta norberak eman diezaiola iruditzen zaion garrantzia.

Nork: aizpea.2012/01/02 16:14:09.328 GMT+1
Etiketak: mikel eritzia lasarte | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru