
Euskal Ekitaldiak abendu osoan ospatu dira eta erantzu oso ona izan dira.
PIRRITX-PORROTX ETA MARI MOTOTS jaialdian 1.400 lagunek bete zuten Irurtzungo Kiroldegia.
Bizkaia aldera egin zen txangoa , abenduak 6, eta 40 lagunek
Abenduaren 11an, Ange Duhalde bere kontzertua eman zuen Kultur Etxean, abesti berriak eta zaharrak nahastuz eta abenduaren 15ean, Pello Zabalak aurkeztu zuen bere azkeneko liburua EGURALDIA BETI AIREAN. Eguraldiari buruz daukan jakinduria azalduz. Oso giro entretenigarri eta modu atseginean.
Asteburuan ospatu dira azkeneko ekitaldiak. Larunbatean, EUSKARAREKIN TXAPELDUN lehiaketa sariak banatu ziren. Bi lagun hauek izan ziren irabazleak.
AMALIA GARCIA ETA NAHIA CORDON TEREZ
Biak hartu zituzten Gabonetako Saskiak . Guztira 40 lagun inguruk parte hartu zuten lehiaketa honetan. Aurten, lehendabiziko aldiz Aizpearen blogaren bidez jaso ziren erantzunak.
Sariak banatu ondoren BERTSO-AFARIA ospatu zen . Azkeneko urtetan baino partaide gehiago eta giro beroagoan egon ziren aurtengo bertsolariak. Xabier Paya eta Xabier Silveira. Afarian berrogeita hamar lagun eta bertsoak entzuten hirurogei inguru. Festa eta gozamena goizeko ordu biak arte luzatu zen.
Giroa eta partaidetza onarekin ospatu dira aurtengo EUSKAL EKITALDIAK Irurtzunen.

Idatzi artikulu bat