
Larunbatean, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ taldeak manifestazioa konbokatu du Donostian, arratsaldeko 5:00etan, EUSKALDUN eta BURUJABE, lemapean. Horrez gain omenaldia eginen diote Txillardegiri. Txillardegi oso pertsona inportantea izan da Euskararen bilakaeran eta arrazoi politikoengatik inoiz ez diotela onartu Euskaltzaindian.
Hemen idazten dugu Txillardegiren biografia Urko Apalategik egina
Jose Luis Alvarez Enparantza Donostiako Antigua auzoan jaio zen 1929ko irailaren 27an.
Etxean entzun ez eta bere kabuz hasi zen 1948an euskara ikasten. Horrekin batera, Bilbon ingeniaritza ikasten ari zela, gazte mugimendu abertzale zenbaitetan esku hartu eta presondegia ezagutu zuen lehenengoz. Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrerari antzua iritziz, beste ikasle batzuekin batera Ekin taldea sortu zuen, zeina gerora ETA bihurtuko baitzen 1958an. Urte bat lehenago, Leturiaren egunkari ezkutua izeneko eleberri existentzialistarekin euskal literatura modernitate literarioaren bidean jarri zuen.
Militantziak berriro atxilotua izatera eramango du eta 1961ean erbesteko bidea hartu zuen. Izan dadila Iparraldean, Parisen edo Bruselan, idazketa eta engaiamendu politikoa uztartuz jarraituko du. Beste zeregin askoren artean, Euskaltzaindiarekin kolaboratuko du Euskara Batuaren eratze prozesuan, prozesu honen eragile nagusienetakoa delarik. 1967an ETA utzi zuen. 1977an, behin Hegoaldera itzulita, politikagintzan murgildu eta ESB alderdiaren sortzaileetako bat izan zen. Urte batzuk beranduago Herri Batasunaren senadore izatera iritsi zen. Bere aukera politikoek oztopatu bide diote behin baino gehiagotan Euskaltzain oso izendatua izatea eta azkenean bere hautagaitza proposatua izan zitzaionean berak uko egin zion izendapenari.
80ko hamarkadan ibilbide unibertsitario bati hasiera eman zion linguistikaren espezialista gisa. Egun, EHUko katedratiko emeritua da.

Idatzi artikulu bat