Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/11/07 11:43:21.307 GMT+1

EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA MENDI MARTXA


Urriaren 30ean jarrita zegoen zita. Mendi Martxa Euskal Herriko Erdigunera.

Ateratzeko hiru puntu  zeuden: Senosiaingo langa, IraƱetako Baskoetxea eta Unanuko Eskola.

Eguraldi zoragarriarekin hasi ziren igotzen mendizaleak. Eguraldi ederra. Uda modukoa. Erdigunera ailegatu eta gosaria. Presarik ez zegoen. Tenperatura ederra 1.200 metrotan eta urriaren 30ean.

Ondoren,  Felix Isasak hitz egin zuen. Euskal Herriko Erdiguneak daukan sinbolismoaz eta gaur egun dugun bizi dugun egoera ere aipatatu zuen. Felixek  bukatu  ondoren, Txuti Ariznabarretak, Independentistak Sarearen ordezkariak hartu zuen hitza. Zergatik eta zertarako behar dugun Independentzia azaldu zuen.

Ondoren IraƱetara jeitsi eta hor prest zegoen bazkaria. Larogeita hamar lagun inguruk dastatu zuten prestatutako paella, kafe eta nahi zuenendako patxarra ere.

Nork: aizpea.2011/11/07 11:43:21.307 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru