Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/01/20 11:49:53.283 GMT+1

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA 2012


Egun Euskal Herriak bizi duen zatiketa gainditu eta oinarri gisa zazpi herrialdetako muslariak elkar topatzeko helburuarekin bat egin dute ORREAGAK, IPARRA-HEGOAK eta BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak. Euskal Herriko Mus Federazioa sortu nahi dute eta emeki emeki bere sorreran pauso garrantzitsu bat izango da Euskal Herriko Mus Txapelketa.

Joan den urtean 2.200 bikotek parte hartu zuten eta Urruñan jolastu ziren finalak. Aurten Arbizuko Kiroldegian  izanen dira. Martxoaren 17an, hain zuzen ere.

Irurtzunen larunbat honetan, urtarrilak 21,  arratsaldeko 4:00etatik aurrera Pikuxar Tabernan.

Hori dela eta,  muslari guztiek hor dute zita bat. Animo eta hasi ordagoka.

Informazio gehiago http://www.euskalherrikomustxapelketa.com/

Nork: aizpea.2012/01/20 11:49:53.283 GMT+1
Etiketak: irurtzun mus txapelketa euskal herriko 2012 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru