Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/11/15 10:18:10.559 GMT+1

GAUR EGUNGO KRISIAK


Jorge Iriarte

Gaur egungo krisia orain dela lau urte hasi zen, eta geroztik politikariek eta komunikabideek noizbait hazkunde ekonomikora itzuliko garela iragarri digute. Baina errealitateak esaten diguna zera da, beraien aurreikuspenek porrot egin dutela, eta nik jada ez dut ez konfidantzarik ezta itxaropenik ere beraiengan.

Batzuentzat, egungo krisi ekonomikoaren arrazoian beste krisi bat dago, energiarena. XX. mendeko 70. hamarkada geroztik, aditu batzuk ohartarazi dute behin eta berriz, ezinezkoa dela etengabe jarraitu hazkunde honekin, bizi garen munduak muga fisikoak baititu. Egun badakigu lurraren petroleoaren erdia kontsumitu dugula, errezena ateratzeko, merkeena. Eta orokorrean, petroleoaren eskaria gora doa.

Honek esan nahi du, gure kontsumo ohiturak ez badira aldatzen, prezioak igotzen jarraituko dutela, igoera energian, elikagaien edo beste olio-menpeko produktuetan (milaka daude) bezala. Prezio altu hauek gaur egungo sistema ekonomikoaren jarraipenak kolokan jartzen du, sistema hau hazkunde mugagabean oinarritzen baita. Petrolio upel bakoitzak 90 euroz igoz geroztik ez dugu hazkunde ekonomikorik izan. Eta fisikak prezio hauek igotzen jarraituko dutela esaten digu.

Horrela, batzuk dagoeneko iragartzen dute datozen hamarkadetan deshazkundean sartuko garela, bai edo bai. Gure eskuetan dago nola egin: orain arte bezala edozein gauza gertatzea itxaron edo kontzienteak izan eta gure etorkizuna berreskuratu. Inglaterran deitzen dioten ‘Transitions Initiatives’ hauetako irtenbide bat da. Baina hortaz beste egun batean hitz egingo dugu.

Nork: aizpea.2011/11/15 10:18:10.559 GMT+1
Etiketak: iriarte jorge eritzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru