Oso erantzun zabala izan zuen greba orokorreko deialdia Irurtzunen eta inguruan .
Hauxek dira zenbait
zenbaki:
Eskolan , %
50a. 22 irakasle gelditu ziren eta zenbait langile.
SAPAn, % 30a
tallerretan behin betiko langileen artean.
INASAn, %10a .
Montehermoson,
%50a.
Horrez gain, zenbait taberna, denda, banku, enpresa txiki eta komertzioek itxi egin zuten. Batzuk goiz goizetitkan eta beste batzuk goizeko 11:00etatik aurrera. Zenbakietan % 40-50ren artean.
Horrez gain, pikete informatiboa ibili zen herrian zehar goizean eta partaide ugari joan ziren Iruñeko eta Altsasuko manifestazioetara.
Golpe gogorra eman diote langileei baina Euskal Herrian eta Irurtzunen erantzun zabala eman zaio Espainako Gobernuari.

Idatzi artikulu bat