
Blanca Ilundain

Blanca Ilundain
Aizue, imajinatzen al duzue Irurtzun Bi Ahizpak ez baleude, nolakoa izango litzatekeen? Gure herria Erga Mendiko oinetan ez balego? Zer gertatuko litzateke Larraun Ibaia ez balitz hemendik igaroko?
Aizue, imajinatzen al duzue gaur egungo Irurtzun pisu etxerik gabe?, Atakondoa eskolarik gabe?, plaza, frontoia, udaletxea eta Osasun etxea desagertuko balira?
Zailki irudika dezakegu herria aipatutako eraikuntza eta parajerik gabe.
Eta Guaxe, Beleixe eta Bierrik gabeko Sakana? Euskaldunok ez dugu Irurtzun eta Sakana euskal hedabiderik gabe imajinatzen, ezta imajinatu nahi ere.
Orain arte lortu den hedapena, lana, euskararen sustapena, bultzakada, pikutara joan daiteke Nafar Gobernuak diru iturria moztu duelako. Baina zer uste dute, bada?
Hau horrela ezin da geratu. Zerbait egin behar da. Bierrik Fundazioa eta baita Sakanako Euskalgintzak ( Euskara taldeek, batzordeek) proposatzen dituzten kanpainetan buru belarri parte hartzera animatzen zaituztet. Hala nola “ Egin zure ekarpena” , “ eskuratu zure beleixeguaixe txartela” edota antolatuko diren bingoak eta dirua lortzeko ekimenetan
Aizue, gure hizkuntza paisaian euskal hedabideak egon behar direlakoan ados gaude, ez al da? Ba, zerbait bururatzen bazaizue, ideiak eman Aizpeari, euskaraz doan dugun astekari bakarra, irakurtzen eta erabiltzen jarrai dezagula.

Aizue, imajinatzen al duzue Irurtzun Bi Ahizpak ez baleude, nolakoa izango litzatekeen? Gure herria Erga Mendiko oinetan ez balego? Zer gertatuko litzateke Larraun Ibaia ez balitz hemendik igaroko?
Aizue, imajinatzen al duzue gaur egungo Irurtzun pisu etxerik gabe?, Atakondoa eskolarik gabe?, plaza, frontoia, udaletxea eta Osasun etxea desagertuko balira?
Zailki irudika dezakegu herria aipatutako eraikuntza eta parajerik gabe.
Eta Guaxe, Beleixe eta Bierrik gabeko Sakana? Euskaldunok ez dugu Irurtzun eta Sakana euskal hedabiderik gabe imajinatzen, ezta imajinatu nahi ere.
Orain arte lortu den hedapena, lana, euskararen sustapena, bultzakada, pikutara joan daiteke Nafar Gobernuak diru iturria moztu duelako. Baina zer uste dute, bada?
Hau horrela ezin da geratu. Zerbait egin behar da. Bierrik Fundazioa eta baita Sakanako Euskalgintzak ( Euskara taldeek, batzordeek) proposatzen dituzten kanpainetan buru belarri parte hartzera animatzen zaituztet. Hala nola “ Egin zure ekarpena” , “ eskuratu zure beleixeguaixe txartela” edota antolatuko diren bingoak eta dirua lortzeko ekimenetan
Aizue, gure hizkuntza paisaian euskal hedabideak egon behar direlakoan ados gaude, ez al da? Ba, zerbait bururatzen bazaizue, ideiak eman Aizpeari, euskaraz doan dugun astekari bakarra, irakurtzen eta erabiltzen jarrai dezagula.![]()

Idatzi artikulu bat