![]()
Jorge Iriarte
Orain dela urte bat, Nafarroako Gobernuak hondakinen kudeaketa plan berri bat onartu zuen. Aurrekontuaren %80a baino gehiago Nafarroan erraustegi planta berri bat eraikitzeko bideratuko da. Erraustegi planta berri honen kokapen zehatza zehazteko dago oraindik.
Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, plan berri honen ilegalizazioa salatuz errekurtso bat aurkeztu dute. Baina Auzitegiak erabakitzen duen bitartean, Sakanako Mankomunitateak etxeko zaborren kudeaketa aldatzea pentsatzen ari da, etxez etxeko bilketa eta konpostaje komunitarioarekin adibidez. Neurri hauekin, erraustegia beharrezkoa ez dela erakutsi nahi da, batez ere, kutsagarriagoa, ekonomikoki garestiagoa eta naturarekiko kaltegarriagoa izanik. Ongi iruditzen zait.
Baina nire iritziz, etxez etxeko bilketa edo konpostaje komunitarioa baino lehen egin daitezkeen bi gauza badaude. Alde batetik, sortzen ditugun hondakinak murriztu, gure kontsumo ohiturak aldatuz. Bestetik, ahal den neurrian etxeko konpostajea bultzatu. Irurtzungo inguruetan baratze eta belardi asko daude herri konpostajean probestuko litzatekeenak.

Idatzi artikulu bat