
Blanca Ilundain

Blanca Ilundain
Egun hauetan buruari nerabilkion pentsatzen zertaz idatzi behar nuen blogean eta bi gai zetozkidan burura: Hauteskundeak eta Hezkuntzako murrizketen aurkako deialdiak. Hauteskundeak pasa berriak dira, baina ez nuke aukera hau pasatzen utzi nahi izango nire poza adierazi gabe, ez Espainan eskuinak irabazteagatik, hemen eta Euskal Herri osoan euskaldunok, euskaltzaleak, abertzaleak ugari garelako eta Madrileraino joan gaitezkeelako gure aldarrikapenak azaltzera. Bai, agian haraino iritsi beharko gara, Iruñean, , Iribas jauna gogorra omen dagoelako, eta UPN - PSN akordia irmo sinatua omen dagoelako, Hezkuntzako murrizketak aurrera baitoaz.. Ba, gurasoak, irakasleak eta gainontzekook gurean jarraituko dugu.
Irurtzunen, Guraso Elkarteak eta
irakasleok asteartero, eguerdiko 13,20etan Astraingo gurutzean elkarretaratzeak egitea erabaki dugu. Aste
honetan hasi gara dagoeneko. Nafarroaren mailan ,Azaroaren 26an, larunbata,
Iruñean egingo den manifestaziora joan zaitezten animatzen zaituztegu, baita
abenduaren 15ean, ostegunean, egingo denera .Hauek guztiak egiten dira Nafar
Gobernuari burutu nahi dituen aurrekontuak bertan bera utz ditzan eskatzen
zaiolako ,eskola publikoan, ongizatean eta osasungintzan adostuak dituzten murrizketak onartezinak eta
jasangaitzak direlako. 

Idatzi artikulu bat