Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/01/21 11:59:14.919 GMT+1

HAMAR ARRAZOI GREBARAKO


  1. Pentsioen erreforma gezurretan oinarritzen da, aurreikuspenak manipulatu egiten dira.  1995ean “adituek” esan zuten hamar urte barru (2005ean) pentsio-sistema defizitarioa izango zela (KPIaren -%1,8), baina urte hartan, beste guztietan bezala, superabita egon zen (+%0,67). 2009an +%0,8ko superabita egon da.
  1. Pentsioen sistema publikoa bideragarria da. Gainbehera doana pentsio sistema pribatua da: pentsio plan pribatuak %28 jaitsi dira azken urteetan. Sistema publikoa ahulduz, banketxeen eta finantza-gizonen negozioa bultzatu besterik ez dute egin nahi. 
  1. Hala eta guztiz ere, 2010 eta 2011 urteetan pentsioak izoztea erabaki du Espainiako Gobernuak. Honen eraginez, pentsiodunen erosmen-ahalmena jaitsi da. Eta kontutan hartu beharra dago Euskal Herriko pentsiodunen erdia pobreziaren mugaren azpitik bizi dela.
  1. Gobernuak pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko urte zenbaketa zabaldu nahi du, azken 15 urteetatik azken 20 edo 25 urteetara. Gero eta gazteagoa izan, orduan eta soldata kaxkarragoa izaten denez, neurri honek %5-7ko murrizketa suposatuko dio soldatapeko gehienei.
  1. Gobernuak jubilatzeko adina atzeratu nahi du. Hau zuzenean egin dezake, adina 65 urtetik 66 edo 67ra atzeratuz. Edota neurri hori bertan behera utzi (“negoziazioen” emaitza gisa salduz) baina praktikan atzerapena eragin dezake, pentsio osoa jasotzeko kotizatu beharreko urteen kopurua 35etik 40ra zabalduz (zenbat lagunek egin dezakete lan inolako etenik gabe 25 urtetik 65era?).
  1. Gobernuak, pentsio ordaindua jasotzeko kotizatu beharreko urteak gehitu nahi ditu. Gaur egun, 15 urte kotizatuta pentsioaren %50a jasotzen da. 20 urtera atzeratzeko aukera aztertzen ari dira orain, milaka lagunei pentsioa ukatuz.
  1. Emakume eta gazteak pobreziara kondenatu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Gazteei ez zaie lana bermatzen, baina kotizatzea exijitzen zaie. Emakume asko, aldiz, etxeko lanetan dabiltza eta lan merkatuan ari direnek prekarietatea pairatzen dute.
  1. Berriro ere, pentsioen gaineko erabakietan parte hartzeko eskubidea ukatzen zaigu nafar langileoi. Pentsioen gaineko erabakiak Madrilen hartzen dira, Banco Santander, BBVA eta enparauen agindupean. Hemen lan egin eta kotizatzen dugun aldetik, hemen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.
  1. Pentsioen erreforma plan neoliberal orokor baten barruan kokatzen da. Helburua: banketxeek eta patronalak langileok sortzen dugun aberastasunaren zati handiago bat irenstea.
  1. Egoera hau aldatzeko, antolatu eta borrokatzea beste aukerarik ez dago. “Elkarrizketa soziala” iruzur handia izan da. UGT eta CCOO Gobernuaren eta Patronalaren menpe jarraitzen dute eta euren dirulaguntzak mantentzearren edozer onartzeko prest daude.

Nork: aizpea.2011/01/21 11:59:14.919 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru