Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/03/09 12:09:36.138 GMT+1

INAUTERIAK ATAKONDOAN 2010


Aurten, Atakondoan, Eskola Kontseiluko Jai Batzordeak , inauterien gai nagusia zein zen jakin ondoren, lanari ekin zion zenbait ekimen prestatzen, eskola girotzeko eta ikasle handiei lehentasuna emateko asmoz,. Hala bada,  familia orori eskuko egitaraua helarazi ahal izateko, ikasgela guztietan marrazkiak egin ziren   eta ESO – DBHko ikasleen ordezkariek hautatu zituzten egitarauan argitaratu zirenak.

Aurtengo gaia orokorra “ Munduko jantzi eta kulturak” izaki, Atakondoan dauden mundu osoko ikasleen gurasoei eskutitz bat bidali zieten , haien lurraldeetako jantziak edo apaingarriak eskolara eraman zitzaten, eskolako sarreran kokatu , eta denon artean konpartitu eta ezagutu ahal izateko. Ekimen honek arrakastatsua izan zen eta zenbait familiek oso ongi erantzun zuten , etxean zituzten jantzi eta osagarriak  eramaten, erakusketa koloretsua sortuz.

Eskolako atarian eta baita egitarauan inauteri hitza  sei  hizkuntzatan jarri zen: Euskara, Gaztelania, arabiera , txinera, ingelesa eta bulgaroa, eskolako haurren hizkuntzek ordezkatuak  egoteko.

Pasa den urtean Mari Gorri panpina ez zen erre, elurra baitzegoen eta ikasle handiek berrapaindu zuten erakusketaren protagonista izan zedin.

Zikloka, mailaka, oso mozorro alaiak eta anitzak ikusi izan ziren polikiroldegian egindako desfilean. Haur Hezkuntzakoak dragoiak eta guzti  lagunduta, txinatarrez jantzi ziren. Lehen Hezkuntzako hiru mailek zuluez, eta maila batek arabiarrez egin zuten desfilea. Bigarren zikloko guztiak mexikarrak bihurtu ziren . Hirugarren zikloan barietate handia izan zen: ekuatoriarrak , indioak, hawaiarrak eta Kolonbiarrak izan ziren goiz batez. DBHkoak  Andaluziako jantzi eta dantza erakutsi zituzten eta baita Historiari bisita eman zioten erromatarrez mozorratu baitziren. ESOko ikasleriak ez zion eutsi inauteriari eta zenbait neskak salbatu zuten beren txanda eskozesaz jantzita .

Desfilea bukatu ondoren, ikasleria geletara abiatu zen , Apymak emandako gosaria gustura jatera. Eguraldia kaxkarra egin arren, kalejira animatua baina motza,  egin ahal izan zuten ikaslek, irakasleek eta guraso eta herritarrek, udalak ordaindutako txarangaren musikaz lagunduta, Etxera joan aurretik; Mari Gorri panpina erre egin zuten, datorren urtean berriz, paperezko bihotza izan ahal izateko, eta urtean zehar igarotako ezak eta une txarrak suak berarekin eraman zitzan.

Nork: aizpea.2011/03/09 12:09:36.138 GMT+1
Etiketak: atakondoan 2010 inauteriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru