
Argazki gehio http://www.flickr.com/photos/irurtzuneuskaraz/
MIKEL LASARTEK MOTXILA ETA LIBURUA ERAMAN DITU
Apirilaren 23tik aurrera IRAKURRI-GOZATU-OPARITU egitasmoa martxan dago Irurtzungo liburutegian.
Aurten zenbait berrikuntza jarri dira. Hoietako bat hilabete bukaeran , euskarazko liburuen irakurleen artean zozketa egingo da eta maiatzako irabazlea Mikel Lasarte izan da. Kukuxumuxuren motxila eta libururen bat eraman ditu etxera.
Zozketan parte hartzeko holako baldintzak bete behar dira: liburutegian dagoen euskarazko libururen bat irakurri eta fitxa bat bete. Fitxa hoien artean hilabete bukaeran zozketa egingo da.
Maiatzean Mikel Lasarte izan da. Ekainaren bukeran, agian, zu izan zaitezke. Animatu, irakurri eta zorte on!!

Idatzi artikulu bat