
Iratxo Elkarteak, maiatzaren 10ean, igandea, aukeratu zuen 25. urtemuga ospatzeko eta gutunontzia jartzeko Erga mendian. Eguraldiak, hasieran, ez zuen asko lagundu. Lainoa eta hotza izan genuen lagun. Geroxeago,
Pello Alzuetaren hitzak, euskara garbian, Ramon Dorronsororen poesiak, Patxi Alegreren nota musikal alaiak eta Josu Urra eta Amaia Albizu-ren aurrezkuak egin zuten ekitaldia polita eta atsegina.
Ondoren taldeko argazkia eta gosaria aterpean. Gosaldu ondoren bertsoak eta denok etxera.
Arratsaldea bukatzeko Manolo Morenok 25 urteko diaporama bota zuen Iratxon.
Hona hemen Alex eta iñigo botatako bertsoak aterpeko atean.
Astigarratik gatoz
zuei kantatzera
ondo bete nahi
degu gure papera
zuen urteurrena
zilarra gainera
zuenganako degu
esker on sobera
kantatzeko era
txorien antzera
gu denok batera
nolako aukera
berriro ere hona
(e)torriko gera (ber.)

Idatzi artikulu bat