
Urte berriarekin batera hasten dira Iratxoko mus eta partxis txapelketak. Tradizio handiko txapelketak dira. Urtez urte hutsik gabe ospatzen dira eta.
Urtarrileko asteburuetan jotake aritzen dira gizon eta emakumeak.
Aurten ere, erantzun ona izan dute. Mus txapelketan hamabost bikote ari dira. Partxis txapelketa, askoz selektiboagoa da eta, zazpi bikote.
Urtarrila, otsaila eta martxoan, enbido eta ordagoka arituko dira berrogeita lau gizon eta emakumeak.
Bukaeran, afaria eta sari banaketak ez dira faltako.

Idatzi artikulu bat