Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/17 10:03:13.277 GMT+1

IRURTZUNGO ESKOLAN D EREDUA GORA ETA GORA


2009. urtean 42 haur jaio ziren Atakondoa eskolara heldu den urtean etortzekoak izango direnak.

Aurre-matrikula epea bukatu berria denean, horrelako datuak jaso dira:

-          Irurtzundarrei dagokienez, 22 jaioetatik 19 aurrematrikula egin dute. 13 haur D ereduan eta 6 A erduan.

-          Arakilen, 10 haur jaio ziren. 7 haurren izenak bildu dira: 5 D ereduan eta 2 A ereduan.

-          Iza Zendean, 4 haurretatik 3 matrikulatu dituzte eta hiruak D ereduan.

-          Imotzen, 2 haur besterik ez daude eta biek euskaraz ikasiko dute, Goñi Haraneko Azantzatarra den haurtxoa bezalaxe.

Beraz, batuketak eginda, 26 haurrak D ereduan ikasiko dute eta 8 A ereduan.

Datu hauek guztietatik ondorio argi bat atera daiteke. Datorren urtean 3 urteko D ereduko bi ikasgela egongo direla. 26 haurren gurasoek euskaraz hezi eta hazi nahi dituztelako. Berriro, aurten bezalaxe, txikitxoen bi ikasgela egongo dira.

Euskara gora eta gora. Eskola estu-estu geratzen ari bada ere.

Nork: aizpea.2011/02/17 10:03:13.277 GMT+1
Etiketak: eskolan d eredua gora eta irurtzungo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru